Mercredi 13 janvier, 2021

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok berriz ekingo diote Denboraldiari Mozart eta Sibeliusekin

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok berriz ekingo diote Denboraldiari Mozart eta Sibeliusekin

Iruñeko Baluarte Auditoriumeko kontzertuak berreskuratu dira eta, hortaz, hamabi hitzordu eskainiko ditu Euskadiko Orkestrak guztira ohiko lau hiriburuetan. Programa aldatu behar izan du orkestrak Behzod Abduraimov pianojoleak bere parte-hartzea bertan behera utzi ostean.

Ostiraletik, urtarrilak 15, hurrengo ostiralera arte, urtarrilak 22, Euskadiko Orkestrak kontzertu-programa berria eskainiko du, berritasun gisa dakarrena Iruñeko Baluarte Auditoriumeko jarduera berreskuratzea, urriaren 1ean bertan Denboraldia inauguratu zuenetik ezin izan baitu orkestrak bertaratu hara, Covid-19arekin lotutako murrizketen ondorioz. Guztira hamabi saio eskainiko ditu, beharrezkoak izango direnak abonatu guztiei sarbidea emateko egungo murrizketak direla-eta: sei Donostiako Kursaal Auditoriumean, urtarrilaren 15, 18 eta 21ean (17:30ean eta 19:30ean); bi Bilboko Euskalduna Jauregian, hilaren 16an (17:00 eta 19:30); bi Iruñeko Baluarte Auditoriumean, hilaren 19an (18:00 eta 20:15); eta beste bi Gasteizko Principal Antzokian, 22an (17:30 eta 19:30). Kontzertu-programa honek sarrerak izango ditu salgai, eta libre dauden saioen aurreko egunetan joango dira eskuragai jartzen. Informazio eguneratua orkestraren webgunean emango da.

 

 

Bi programa

 

Kontzertu-programa honetako bakarlari gonbidatu Behzod Abduraimov pianistak bere parte-hartzea bertan behera utzi du eta, ondorioz, Euskadiko Orkestrak saio bakoitzeko programen lehen zatia aldatu egin behar izan du. Programa bakoitza Mozarten eta Sibeliusen sinfonia banaz osatuko da. Kontraste-ariketa bat izango da, biek tradizio sinfoniko baten hasiera eta amaiera irudikatzen baitute, Mozartek XVIII. mendearen bigarren erdialdean eta Sibeliusek XX. mendearen lehen hamarkadetan.

Programa bakoitzaren lehen zatian Wolfgang Amadeus Mozarten heldutasuneko sinfonia bana interpretatuko da: 36. eta 41. sinfoniak. Batetik, 36. Sinfonia 'Linz' ezizenez ezagutzen da Mozartek bost egunetan idatzi zuelako Austriako hiri horretan. Bestetik, Mozarten sinfonia ezagunenetako bat eskainiko da, 41. Sinfonia, 'Jupiter' deitua, bere 40 sinfonietako gailurtzat jotzen dena.

Kontzertuen bigarren zatian, Jean Sibeliusen bi sinfonia entzun ahal izango dira, Robert Treviñok aukeratu dituenak Denboraldiaren gai nagusiarekin jarraitzeko asmoz, Erromantizismoarekin, alegia. Sibelius sinfonia-sortzaile handietan azkenetakoa da, eta gutxi interpretatzen diren bi sinfoniekin erakutsiko du orkestrak: 3. Sinfonia, argi-sinfonia bezala hartua, eta 4. Sinfonia, iluntasun-sinfonia bezala. Doinu ahaztezinez eta indar handiko erritmoz betetako bi lan dira, Sibeliusen musika osoan ohikoa den bezala.

Euskadiko Orkestraren webgunean (euskadikoorkestra.eus) eskainiko da informazio eguneratua saio, ordutegi eta sarreren salmentari buruz, besteak beste.

 

Bi programak:

1. PROGRAMA: Egun bakoitzeko lehen saioa:
W.A. Mozart: 41. Sinfonia, 'Jupiter' [27']
J. Sibelius: 3. Sinfonia [32']

 

2. PROGRAMA: Egun bakoitzeko bigarren saioa:
W.A. Mozart: 36. Sinfonia, 'Linz' [26']
J. Sibelius: 4. Sinfonia [36']

 

Egutegia hiriz hiri:

  • Urtarrilak 15, ostirala (17:30): Donostia. 1. PROGRAMA
  • Urtarrilak 15, ostirala (19:30): Donostia. 2. PROGRAMA
  • Urtarrilak 16, larunbata (17:00): Bilbo. 1. PROGRAMA
  • Urtarrilak 16, larunbata (19:30): Bilbo. 2. PROGRAMA
  • Urtarrilak 18, astelehena (17:30): Donostia. 1. PROGRAMA
  • Urtarrilak 18, astelehena (19:30): Donostia. 2. PROGRAMA
  • Urtarrilak 19, asteartea (18:00): Iruña. 1. PROGRAMA
  • Urtarrilak 19, asteartea (20:15): Iruña. 2. PROGRAMA
  • Urtarrilak 21, osteguna (17:30): Donostia. 1. PROGRAMA
  • Urtarrilak 21, osteguna (19:30): Donostia. 2. PROGRAMA
  • Urtarrilak 22, ostirala (17:30): Gasteiz. 1. PROGRAMA
  • Urtarrilak 22, ostirala (19:30): Gasteiz. 2. PROGRAMA

 

 

Sarrerak salgai 10€tik aurrera

 

Sarrerak salgai jarriko dira euskadikoorkestra.eus-en eta aretoen webgune eta leihatiletan.

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Me
2 Je
3 Ve
4 Sa
5 Di
6 Lu
7 Ma
8 Me
9 Je
10 Ve
10 mai, 2024 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo
Lalo / Dvorak
11 Sa
11 mai, 2024 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 14: Bost metalak Donostia
Matinée 14: Bost metalak
12 Di
13 Lu
13 mai, 2024 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz
Lalo / Dvorak
14 Ma
14 mai, 2024 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña
Lalo / Dvorak
15 Me
16 Je
17 Ve
18 Sa
19 Di
20 Lu
21 Ma
22 Me
22 mai, 2024 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Acheter des billets
Debussy / Viloria
23 Je
24 Ve
25 Sa
25 mai, 2024 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Xarma Donostia Acheter des billets
Matinée 15: Xarma
25 mai, 2024 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Baldur Brönnimann Errenteria Acheter des billets
Musikaste. Concert de clôture
26 Di
27 Lu
28 Ma
29 Me
30 Je
31 Ve