Mardi 24 janvier, 2012

Gerd Albrecht alemaniar maisuak estreinakoz zuzenduko du Euskadiko Orkestra

Martin Grubingerrek bere Abonu-Denboraldian izandako arrakastaren ostean, Euskadiko Orkestrak kontzertu-programa berri bati egingo dio aurre urtarrilaren 26tik otsailaren 1a bitartean. Gerd Albrecht-en zuzendaritzapean, kontzertu hauetan James Dillonen White Numbers obraren erabateko estreinaldia burutuko da, Orkestrak bere 30. urteurrena ospatzeko gauzatutako TESELA proiektuaren baitan (BBVA Fundazioaren lankidetza esklusiboarekin garatutako proiektua). Programa hau osatzen duten kontzertuak izango dira urtarrilaren 26 eta 30ean Donostian, 27an Gasteizen, 31ean Iruñean eta otsailaren 1an Bilbon.

Gerd Albrecht-ek (Essen, 1935) estreinakoz zuzenduko du Euskadiko Orkestra eta berak estreinatutako obra bat dakar gurera: Alexander Zemlinskyren Cymbeline-ren suitea. 1914-15ean konposatua, estreinatu gabe geratu zen lehenengo mundu gerra hasi zenean eta Gerd Albrechtek suite moduan estreinatu zuen 1996, Hamburgeko Orkestra Filarmonikoa zuzenduz. Suiteak Zesarren garaian Bretainiako errege Cymbeline eta bere alaba Imogen biltzen dituen drama giroa azaltzen du. Honen barne, Lied des Cloten sopranorako kantu laburra dugu, oraingoan Petra Froesek interpretatuko duena. Bere ibilbide luzean, Kasselgo Operako, Berlingo Deutsche Oper eta Copehnaghen-eko Daniar Irratiko Orkestra Sinfonikoaren titular izan delarik, Gerd Albrechtek errepertorio aberatsa landu du: Zemlinsky bera bezalako erromantikoak, Fortner, Ligeti, Penderecki eta Schnittke bezalako berriagoak, XX. mende hasierako konpositoreak (Schoenberg, Berg, Webern edo Hindemith) landu ditu eta kontzentrazio eremuetako biktima izandako musikagile ahaztuen lanak ere berreskuratu ditu (Ullman, Klein, Haas,...). Era berean, Albrecht haur zein helduen musika hezkuntzaren arloan aritzen da. Haurrentzako hainbat liburu argitaratu du eta 1989an talentu gazteen garapena sustatzen duen "Gazteentzako Musika Fundazioa" sortu zuen eta "Hotsaren Museoa"ren sortzailea da halaber; bertan haurrek berrogeita hamarretik gora musika instrumentuekin esperimentatzeko aukera dute horretarako antolatutako tailerretan. Urtean 30.000 haur baino gehiago izaten dira Hamburg eta Berlingo egoitzetan. Egitaraua osotzeko, Orkestrak orain bere errepertoriora gehituko duen Erwin Schulhoffen 2. Sinfonia eta Beethovenen 3. Sinfonia, "Heroikoa" izango dira entzungai.

White Numbers, Minessotan bizi den James Dillon eskoziarrak sortua, Robert Rauschenberg-en (1925-2008), obra bat, The Lily White (lehen White Painting with Numbers) obra oinarri harturik egindako hausnarketaren emaitza da. Estatu Batuetako artista honen obra Guggenheim Bilbao Museoan izan da ikusgai. Dillonen katalogoan, 70etik gora obren artean, bereziki aipagarriak dira Nine Rivers, isuriaren eta turbulentziaren arteko harremanak aztertzen dituen bilduma, eta The Book of Elements ziklo pianistikoa. Dillonek BBC Proms, London Sinfonietta, Bruselako Elkarte Filarmonikoaren edo Pariseko Orkestra Nazionalaren enkarguak jaso ditu eta bere obraren atzera begirakoak egin dira Paris, Oslo, Toulouse, Brusela eta New Yorken.

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Ve
2 Sa
3 Di
4 Lu
5 Ma
6 Me
7 Je
8 Ve
9 Sa
10 Di
10 mai, 2026 Dimanche, 18:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Lu
12 Ma
13 Me
14 Je
15 Ve
16 Sa
16 mai, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Pablo Urbina Errenteria Acheter des billets
Musikaste. Concert de clôture
17 Di
18 Lu
19 Ma
20 Me
21 Je
22 Ve
22 mai, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 mai, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Tango berria
24 Di
25 Lu
25 mai, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ma
26 mai, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
27 Me
27 mai, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
28 Je
28 mai, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
29 Ve
30 Sa
31 Di