Mercredi 25 Février, 2015

EMUSIK 2016 jaialdirako kantuen errepertorioa osatu da Emulagun erakundeei esker, horien artean Euskadiko Orkestra

EMUSIK 2016 jaialdiak badu jadanik kantuen errepertorioa. Kantuok maiatzaren 9an interpretatuko dira aurreneko aldiz, jaialdiaren laborategi-entseguan, eta une gorena 2016an izango dute. Errepertorioa gaur goizean aurkeztu dute: lau kantuk osatzen dute, eta milaka musikari gazte europarrek aldi berean interpretatuko dituzte. Musikatu bizitza jaialdiaren kantu ofizialaz gain, beste hiru kantu hauek interpretatuko dituzte: Txanton Piperri, San Sebastian martxa (zati bat hip hopa) eta Europako ereserkia (zati bat tecno-a).

Naiara Sampedro Hezkuntza zinegotziak adierazi du lan hori EMULAGUN entitateei esker egin ahal izan dela: "EMUSIKek gero eta laguntzaile gehiago ditu, eta erakunde horiek, batera zein bestera, musika jaialdi handi honetan laguntzen ari dira. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet proiektu honetan laguntzeagatik, herritarren energia olatuak baitira, kasu honetan 2016ra iritsiko den musika energia". Sampedrok EMULAGUN egitera gonbidatu ditu hala erakunde publiko eta pribatuak nola norbanakoak: "EMULAGUNen bidez, jaialdian laguntzeko sare bat osatu nahi dugu; izan ere, laguntzeko modu asko daude proiektu zirraragarri hau errealitate izan dadin".

Gaur egun, EMULAGUN dira, besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Orfeoia, Easo Abesbatza, Andra Mari Abesbatza, Musika Hamabostaldia, Jazzaldia, Musikene eta lurraldeko beste musika erakunde batzuk. Entitate horiei esker grabatu ahal izan da errepertorioa, hain zuzen ere horietako batzuen parte hartzearekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan egin dute grabazioa, Juan Jose Oconen zuzendaritzapean. Partiturak otsailean ezagutarazi zituzten, eta martxoaren 15ean argitaratuko dituzte grabazioak, aurtengo entseguan zein hurrengo urteko jaialdian parte hartuko duten musikariak ikasten joan daitezen.

Juan Jose Ocon Udalaren Musika Eskolako irakasleak esan du jaialdia erronka handi bat dela: "Denok amestutako erokeriak, pixkanaka-pixkanaka, errealitate bihurtzen ari dira. EMUSIK 2016 jaialdiak errepertorio berezia izango du, ikasleen eta zaleen zailtasunei egokitua eta instrumentu sinfonikoetarako, gitarrarako, txisturako, trikitirako eta akordeoirako moldatua; denok ezagutzen ditugun obrak dira, baina bertsio bereziak dituzte: tradizioa eta berrikuntza txertatzen dituzte, hip hop eta tekno erritmoekin". Zuzendari musikalaren arabera, jaialdian sorpresak izango dira, betiere musika eta dantza nagusi direla. "Aste honetan gogotik egin dugu lan, baina lan gogor horrek badu saria; izan ere, ikasleek eta zaleek izugarrizko poz aurpegia jartzen duten Anoetan egingo denaren moduko jardueretan parte hartzen dutenean". Moldaketak Xabier Zabalak egin ditu.

Oriol Roch Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusiak adierazi du ohore handia dela EMULAGUN kanpainaren lehen lekukoa hartzea: "EMUSIK Musika Eskolen Europako Jaialdiak EOSen babes guztia dauka. Eta babestu ere, uste osoz babesten du, ekimen handi eta laudagarri honetan lagundu nahi duelako eta musikak komunikatzeko eta gizartean integratzeko tresna gisa nolako garrantzia eta ahalmena duen erakutsi nahi duelako".

EMULAGUN gisa, Euskadiko Orkestrak laguntza eman dio EMUSIK jaialdiari eta, hedaduraz, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzari. Errepertorioa haren egoitzan grabatu izana babes horren etsenplu argia da. Oriol Rochek beste ekintza batzuk egiteko ere eskaini du egoitza: "Egoitza hau musikari gazteen arteko kolaboraziorako gune nagusi gisa eskaintzen dugu eta EMUSIK 2016 jaialdia antolatzeko behar diren 70 mikroegoitzetako bat izango da".

Jun Märkl orkestraren zuzendari titularrak ere eman dio babesa ekimenari. Oriol Rochek helarazi digu haren mezua: "Zuzendariak atsegin du eta biziki gustatzen zaio EMULAGUN izateko ideia. Bera ere egongo da Anoetan EMUSIK 2016 ospatzeko eta Europako 32.000 musikari gazteen aurrean modu aktiboan parte hartzeko".

Donostiako Orfeoia, Easo Abesbatza eta Andra Mari Abesbatza ere badira EMULAGUN. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete abesbatza horiei egindako ekarpenarengatik. Lana otsailaren 1ean hasi zen, partiturekin, eta abesbatzen grabazioa denbora errekorrean egin dute: otsailaren 19an, bi kantu grabatu zituzten Easok eta Andra Marik; 27an, beste bi kantu grabatuko ditu Orfeoiak; eta martxoaren 3an, haurren partea grabatuko dute Easo Txikik eta Orfeoi Txikik.

Musika Hamabostaldiak, Jazzaldiak eta Musikenek ere bat egin dute proiektuarekin, eta ahal duten neurrian lagunduko dute zabaltzen eta parte hartzea areagotzen. Horretarako, "MUSIKATU BIZITZA" Garazi Zabaleta musikagileak sortutako jaialdiaren abestia zabaldu eta erabiliko dute entitateok. Abesti hori herritar guztientzako kultur ondarearen parte izango da.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie octobre

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
14 Me
15 Je
15 octobre, 2026 Jeudi, 09:45 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
16 Ve
17 Sa
17 octobre, 2026 Samedi, 12:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 octobre, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Di
19 Lu
20 Ma
20 octobre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Me
22 Je
22 octobre, 2026 Jeudi, 11:15 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
23 Ve
23 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 2: H.E.C.
25 Di
26 Lu
26 octobre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron