Mercredi 20 Février, 2019

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Xabier Otaolearen obra berria, ‘Izozmendi’, aurkeztuko du Gasteizen

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Xabier Otaolearen obra berria, ‘Izozmendi’, aurkeztuko du Gasteizen

Mélanie Levy-Thiébauten zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Gasteizen eskainiko den kontzertu bakarrean euskal musikagile gaztearen konposizio berria aurkeztuko du. Programa Bachen, Stravinskiren eta Sibeliusen obrek osatuko dute.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ‘Izotz-pokerra’ izenburua duen programa Gasteizen bakarrik eskainiko da ostiral honetan, otsailak 22, 20:00etan, Principal Antzokian izango den kontzertu batean.

Bach, Stravinski eta Sibeliusen obrak ere barne hartuko dituen askotariko programa batean, nabarmentzekoa izango da Xabier Otaolea (Bilbo, 1989) euskal konpositore gaztearen Izozmendi obraren erabateko estreinaldia. Otaoleak konposizioa ikasi zuen Musikenen Ramon Lazkano eta Gabriel Erkorekarekin, besteak beste. Izaerak eta Dolmen lanak estreinatu zituen Bilboko BBVAren musika garaikideko zikloaren barruan. 2016 urtean Gracia Querejetak zuzendutako Kalebegiakeko film laburrari soinu-banda jarri zion. Modu aktiboan hartu du parte Bilboko txistulari-bandan Txistuak hitz egiten duenean ikuskizunaren bidez eta euskal musika herrikoiaren moldaketen bidez.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin 2016an estreinatu zuen Agartha bere lanak izandako harrera beroaren ostean, Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteak (AEOS) eta SGAE Fundazioak lan berri baterako mandatua eman diote Xabier Otaolea musikagile gazteari. Oraingoan, lurralde izoztuetara egindako bidaia proposatuko digu Izozmendi lanarekin, eta hau ere Euskadiko Orkestra Sinfonikoak estreinatuko du ostiral honetan Gasteizen. Konposizio honetan, Otaoleak glaziarretik bat-batean askatu eta jitoan nabigatu ostean, azkenik ozeanoan urtzen den iceberg baten bidaldia deskribatzen du. Icebergaren bizitza-ibilbide hau “bakardadeari buruzko hausnarketa bilakatu zen batez ere”, ordu asko igaro baitzituen “bakarrik konposatzen eta neure burua ezagutzen”. Bere hitzetan “icebergak bezala, guztiok dugu norberak soilik ezagutzen duen ezkutuko alderdi bat”. Ondoko bideoan entzun daiteke Otaoleak nola azaltzen duen bere obra:

 

 

 

Sibelius, Bach, Stravinski

 

Izoztuak dira, baita ere, Lemminkäinenek zeharkatzen dituen parajeak. Hura Kalevala finlandiar epopeia nazionaleko heroi bat da, eta Sibeliusek suite ebokatzaile bat egin zuen haren omenez, Lemminkäinen Suite, eta haren lau mugimenduetako hiru entzun ahal izango dira kontzertuan.

Programa konposizioaren beste bi txapeldunekin osatuko da: Johann Sebastian Bach, Musika-eskaintzaren zati batekin, eta Igor Stravinski, 1937an pokerrerako bere grina Jeu de cartes balletean adierazi zuena, non jokalariak eta kartak protagonista zoragarriak bihurtzen diren.

Mélanie Levy-Thiébauten zuzendaritzapean Marie-Antoinette balletaren emanaldiak eskaini ostean Donostian, Iruñean eta Bilbon, Orkestra berriz egongo da Marokon jaio zen eta Frantzian bizi den zuzendariaren gidaritzapean Gasteizko kontzertu honetan. Bere ibilbide luzean, Levy-Thiébaut zuzendari laguntzaile izan da Mulhouseko Orkestra Sinfonikoan, Cadre Noir de Saumur erakundeko aholkulari artistikoa ere bai, Manifesto Orkestraren fundatzailea eta Ensemble Instrumental de la Mayenne taldearen zuzendari musikala, beste kargu batzuen artean. Sarri zuzentzen ditu Nantesko Folles Journéeak. Levy-Thiébautek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratu du lehenago ere. 2017ko urrian izan zen, hain zuzen, Babilonia berria (1929) Kosintseven filmari zuzeneko musika jarri zietenean.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Principal Antzokiko webgunean zein leihatilan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

 

 

Programa

 

Johann Sebastian Bach
Eskaintza musikala. Ricercare nº2

Igor Stravinsky
Jeu de cartes

Xabier Otaolea
Izozmendi (erabateko estreinaldia)

Jean Sibelius
Lemminkäinen Suite. 1, 2 eta 4

Prochains événements

Concerts & Billetterie novembre

1 Di
2 Lu
3 Ma
4 Me
5 Je
6 Ve
7 Sa
8 Di
9 Lu
10 Ma
10 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Me
11 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Acheter des billets
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Je
13 Ve
13 novembre, 2026 Vendredi, 11:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
14 Sa
14 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Di
16 Lu
17 Ma
18 Me
19 Je
20 Ve
21 Sa
22 Di
23 Lu
23 novembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Ma
24 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 Me
25 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Je
26 novembre, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Ve
27 novembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Di
30 Lu