L'Orchestre
ABONATU ZAITEZ ZIRRARAZ BETERIKO DENBORALDI BATERA
22/23 DENBORALDIA: TRAGEDIA GAINDITZEA
Euskadiko Orkestrak Denboraldi honetan Historiako orrialde garrantzitsuenak errepasatuko ditu musikaren bidez. Xostakovitxek bere noten bitartez adierazten duen gordintasunaz ari gara, Txaikovskiren mamuez, Brucknerren sinfoniarik handienaz eta Carl Orffen obrarik ospetsuenaz, Carmina Burana, oraindik toki guztietan entzun daitekeena eta 125. urteurrena ospatuko duen Donostiako Orfeoiarekin batera interpretatuko duguna. Zatoz gurekin obra, solista eta zuzendari handiak ezagutu eta haiekin gozatzera.