Jeudi 02 décembre, 2021

Xavier de Maistre harpajolea Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri batera itzuliko da

Xavier de Maistre harpajolea Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri batera itzuliko da

Alberto Ginasteraren ‘Harparako kontzertua’-rekin, orkestrak instrumentu honetan jarriko du fokua, XIX. mendetik orkestraren egituran ezinbestekotzat jotzen dena baina solista gisa hain ezaguna ez dena.

Robert Treviñok zuzendutako kontzertu hauek Dmitri Xostakovitxen ’10. Sinfonia’-rekin biribilduko dira, Herbert von Karajanek errusiarraren ziklo sinfonikoko hamabost sinfonietatik perfektuentzat jotzen zuena.

Kontzertuak abenduaren 3 eta 10 bitartean izango izango dira ohiko lau hiriburuetan, eta sarrerak salgai daude saio guztietarako 10 eurotik 35 eurora.

Euskadiko Orkestrak bihartik aurrera 21/22 Denboraldiko hirugarren kontzertu-programari egingo dio aurre, Dmitri Xostakovitx eta Alberto Ginastera konpositoreei eskainitakoa, Robert Treviño titularra zuzendari izango duena eta Xavier de Maistre harpista handia protagonista gisa izango duena. Kontzertuak abenduaren 3tik 10era izango dira ohiko lau hiriburuetan, guztiak 19:30ean:

  • Abenduak 3, ostirala: Gasteizko Principal Antzokia.
  • Abenduak 7, asteartea: Iruñeko Baluarte Auditoriuma.
  • Abenduak 8, asteazkena: Bilboko Euskalduna Jauregia.
  • Abenduak 9, osteguna: Donostiako Kursaal Auditoriuma.
  • Abenduak 10, ostirala: Donostiako Kursaal Auditoriuma.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Xavier de Maistre azken hamarkadetako eragin handieneko harpajolea da, segur aski. Hastapen profesionalak miragarriak izan ziren, zalantzarik gabe: 16 urte besterik ez zituela hasi zen nazioarteko lehiaketa garrantzitsuak irabazten eta 22 urte zituela lortu zuen harpa bakarlariaren postua Bavierako Irratiaren Orkestran. Hiru urte geroago, Vienako Orkestra Filarmonikoko harpajole solista bihurtu zen, eta hamaika urtez aritu zen postu horretan. Hala ere, De Maistrek Vienari agur esatea erabaki zuen, bakarlari-ibilbideari ekiteko. Ordutik aurrera, munduko orkestra eta zuzendari onenekin batera jo du eta gainera, musika-tresnaren ordezkari onena bihurtu da mundu klasikoaren barruan. Horrez gain, publikoaren artean ezagutarazteko ahalegin handia egin du.      

De Maistrek askotan parte hartu du Euskadiko Orkestrarekin. Orkestrak 1997tik 2012ra Claves Records diskoetxearekin grabatu zuen Euskal Konpositoreen Bilduma ospetsuan izan zuen parte-hartzeetako bat De Maistrek, 15 euskal egileren beste hainbeste album monografikoko bilduman, alegia. Harpajolea Tomas Garbizu eta Aita Madinari eskainitako diskoetan izan zen, Cristian Mandealek zuzendu zituenak, eta 2004an eta 2005ean argitaratuak, hurrenez hurren. Gainera, 2007an orkestraren Abonu Denboraldian parte hartu zuen Aita Madinaren eta Carl Reineckeren lanak interpretatzen, eta, bisita hori aprobetxatuz, harpa-errezitaldia eskaini zuen Miramongo Matinéeetan. Hamalau urte geroago, Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa batean parte hartuko du berriz, azken urteotan arrakasta ugari pilatu ostean. De Maistrek Salzburgora ere joan behar zuen orkestrarekin batera, abenduaren erdialdean Grosses Festspielhaus-en hiru kontzertu emateko, baina duela gutxi iragarri den bezala, Covidak eragindako egungo egoerak bidaia hori bertan behera uztera behartu du orkestra.

Harparen eskutik, Alberto Ginastera konpositore argentinarren musikara hurbilduko gara. Harparako kontzertua 1956an konposatu zuen, eta 1965ean estreinatu zuten Nicanor Zabaletak eta Filadelfiako Orkestrak. Musika-tresnaren ia alderdi guztiak erakusten ditu partiturak: dantza-erritmo boteretsuak ezartzeko gaitasunetik hasita, melodia liriko delikatuetara, idiomatismoz eta birtuosismoz betetako edozein harpajoleren nahitaezko orri bihurtu da kontzertua.

Dmitri Xostakovitxen 10. Sinfonia, kontzertuak amaitzeko entzungo duguna, 1953ko udan idatzi zuen, Stalin hil eta hilabete gutxira, eta ez dakigu zenbaterainoko inspirazioa hartzen duen harengandik. Herbert von Karajanek hamargarren hau Xostakovitxen 15 sinfonietatik perfektuenentzat jotzen zuen.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako euskadikoorkestra.eus-en, baita auditorioen webgune eta leihatiletan ere, 10 eurotik 35 eurora.

Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Ma
2 Me
3 Je
4 Ve
5 Sa
6 Di
7 Lu
8 Ma
9 Me
10 Je
11 Ve
12 Sa
13 Di
14 Lu
15 Ma
16 Me
17 Je
18 Ve
19 Sa
19 septembre, 2026 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Di
21 Lu
22 Ma
23 Me
24 Je
25 Ve
25 septembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
26 Sa
27 Di
28 Lu
28 septembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Résurrection
29 Ma
29 septembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
30 Me
30 septembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection