Vendredi 03 novembre, 2023

Sergey Khachatryanek Brahmsen ‘Biolinerako Kontzertua’-ren erronka handiari aurre egingo dio Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berrian

Sergey Khachatryanek Brahmsen ‘Biolinerako Kontzertua’-ren erronka handiari aurre egingo dio Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berrian

Biolinjole armeniarrak orkestrarekin debutatuko du Stanislav Kochanovsky errusiarraren agindupean; zuzendaria ere lehendabizikoz jarriko da Euskadiko Orkestraren buru. Kontzertuen bigarren zatian Xostakovitxen ‘6. Sinfonia’ izango dugu.

Sarrerak salgai daude azaroaren 6tik 11ra ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako, 10 eta 38 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak datorren astelehenetik aurrera 23/24 Kontzertu Denboraldiko bigarren programari aurre egingo dio, ‘Brahms / Shostakovich’ izenekoa. San Petersburgoko Stanislav Kochanovskyk zuzenduko dituen kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: astelehenean, azaroak 6, Gasteizko Principal Antzokian; asteartean, azaroak 7, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostegun eta ostiralean, azaroak 9 eta 10, Donostiako Kursaal Auditoriumean; eta larunbatean, azaroak 11, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

2021eko irailean eta urrian Brahms Fest jaialdiarekin inauguratu zuen Denboraldia Euskadiko Orkestrak. Johannes Brahms konpositore alemaniarrari eskainitako jaialdia izan zen eta, hamar saiotan zehar, haren sinfonia guztiak eta kontzertu gehienak entzun ahal izan ziren. Dena den, kontzertuetako bat, ospetsuena, ez zen entzun jaialdian: Biolinerako Kontzertua. 1878ko udan eta udazkenean idatzi zuen, Joseph Joachim bertutetsu handiarentzat.

Sergey Khachatryan armeniarrak kitatuko du Euskadiko Orkestrak kontzertu horrekin zuen zorra. Lehen aldiz joko du Euskadiko Orkestrarekin, eta 40 minutuko egundoko erronka izango da biolinjole solistarentzat. Hain zuzen ere, nazioarteko lehiaketa garrantzitsuetako bi –Helsinkiko Sibelius eta Bruselako Queen Elisabeth– irabazi dituen biolinjole bakarretakoa da. Oso izaera sinfoniko handia duen kontzertua da Brahmsena; izan ere, bakarlariari laguntze hutsaz haratago joango da orkestra: haren diskurtsoan erabat integratuko da.

Bigarren zatian, Dmitri Xostakovitxen gutxien interpretatutako sinfonietako bati helduko dio orkestrak. Bosgarren Sinfonia tragikoak lortutako egundoko arrakastaren itzalean, oraingoan orkestrak eskainiko duen Seigarren Sinfonia lirikoagoa eta kontenplatiboagoa da eta, egile errusiarraren arabera, udaberriaz, alaitasunaz eta gaztetasunaz hitz egiten du.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako euskadikoorkestra.eus-en, baita auditoriumen webgune eta leihatiletan ere, 10 eta 38 euro bitartean.

 

 

 

 

Fundación Banco Sabadellen laguntzarekin

 

Fundación Banco Sabadell programa honen laguntzailea da.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie octobre

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
14 Me
15 Je
15 octobre, 2026 Jeudi, 09:45 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
16 Ve
17 Sa
17 octobre, 2026 Samedi, 12:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 octobre, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Di
19 Lu
20 Ma
20 octobre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Me
22 Je
22 octobre, 2026 Jeudi, 11:15 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
23 Ve
23 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 2: H.E.C.
25 Di
26 Lu
26 octobre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron