Lundi 09 décembre, 2024

Abenduaren 5ean Iruñeko Baluarte Auditoriumean emandako kontzertuan egindako protestari buruzko Euskadiko Orkestraren komunikatua

Abenduaren 5ean Iruñeko Baluarte Auditoriumean emandako kontzertuan egindako protestari buruzko Euskadiko Orkestraren komunikatua

Paul Ben-Haim israeldar konpositorearen obra bat kontzertu-programan sartzeagatik abenduaren 5ean Baluarte Auditoriumean eman genuen Denboraldiko kontzertuan jasotako protesta zabalaren eta horren harira jasotako mezuen aurrean, Euskadiko Orkestrak honako hau jakinarazi nahi du.

    • Berceuse Sfaradite obraren interpretazioaren aurretik, irainduta sentitu zen publiko zabal batek aretotik alde egin zuen; sortutako egoera deitoratzen dugu eta irmo adierazten dugu Euskadiko Orkestrak ez duela inolako genozidio edo gerra-kausaren apologiarik egiten.
    • Publikoaren protesta errespetuzkoa izan zen, eta Euskadiko Orkestrak ez zuen eragotzi hura egitea, ezta Pinchas Zukerman zuzendari eta biolinjoleak ere, obra hori interpretatu aurretik publikoa atera arte itxaron baitzuen. Palestinako bandera eszenatoki gainean geratu zen Mozarten Biolinerako 5. Kontzertuaren interpretazioan eta kontzertuaren lehen zati osoa amaitu arte.
    • Euskadiko Orkestrak Berceuse Sfaradite interpretatu zuen, 4 minutuko sehaska kanta, Yemengo abeslari batek konposatua eta Ben-Haimek orkestratua 1945 urtean. Ez da Israelen aldeko obra bat. Garrantzitsua da aipatzea ez zela Israelgo Ereserki Nazionala jo, BDZ Nafarroa plataformak kontzertuan emandako eskuorrian interpretatu daitekeen bezala edo komunikabideren eta sare sozialen batzuetan adierazi den bezala.
    • Programa-aldaketa baten ondoren, Pinchas Zukermanek kontzertu horren zuzendaritza ere hartu zuen, hasiera batean bakarlari gisa bakarrik iragarrita zegoen arren. Bruch eta Brucknerren ordez Mozart eta Beethovenen lanak programatu ziren, baita Ben-Haimen (XIX. mendearen amaieran Alemanian jaio eta 1984an hil zen musikagilea) sehaska-kanta labur bat ere. Kontzertu-programa bat azkartasunez birdiseinatu behar dela ikusita, batzuetan artistak une horretan errepertorioan dituen lanek baldintzatzen dute aukeraketa. Pinchas Zukerman biolinjolea eta orkestra-zuzendaria da, Euskadiko Orkestrarekin eszenatokia partekatu duen laugarren aldia da, eta bakarlari- eta zuzendari-lan bikoitzean egiten duen bigarrena.
    • Musikaren Historian ohiko errepertorioa osatzen duten obra edo konpositore asko daude, eta horien interpretazioa ere eztabaidagarria izan daiteke gaur egun. Adibide ugari daude, gutxi batzuk aipatzearren: Prokofieven Aleksander Nevsky; Carl Orff, Carmina Buranaren egilea, nazia izan zuela uste baita; edo Bruckner bera (Hitler hil zen egunean Alemaniako irratiak bere Zazpigarren Sinfonia eman zuen bere oroimenez).
    Prochains événements

    Concerts & Billetterie septembre

    1 Ma
    2 Me
    3 Je
    4 Ve
    5 Sa
    6 Di
    7 Lu
    8 Ma
    9 Me
    10 Je
    11 Ve
    12 Sa
    13 Di
    14 Lu
    15 Ma
    16 Me
    17 Je
    18 Ve
    19 Sa
    19 septembre, 2026 Samedi, 18:00 h.
    Autres activités San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
    San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
    20 Di
    21 Lu
    22 Ma
    23 Me
    24 Je
    25 Ve
    25 septembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
    Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
    Mahler 2: Résurrection
    26 Sa
    27 Di
    28 Lu
    28 septembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
    Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
    Mahler 2: Résurrection
    29 Ma
    29 septembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
    Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
    Mahler 2: Résurrection
    30 Me
    30 septembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
    Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
    Mahler 2: Résurrection