Mercredi 08 janvier, 2025

Denis Kozhukhin pianojole bikaina izango da Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren protagonista

Denis Kozhukhin pianojole bikaina izango da Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren protagonista

Gabonetako geldialdiaren ostean, Euskadiko Orkestrak Denboraldi Sinfonikoarekin jarraituko du eta hurrengo egunetan programa berri bati ekingo dio, Brahmsen ‘Pianorako 1. Kontzertua’ izango duena plater nagusi Denis Kozhukhin errusiarraren eskuetan.

Alexandre Bloch orkestra-zuzendari frantsesak hartuko du Robert Treviñoren lekukoa urtarrilaren 10etik 16ra Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango diren kontzertuetan. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko bosgarren programari aurre egingo dio, ‘Brahms / Dvorak’ izenekoa. Alexandre Bloch-ek zuzenduko dituen kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, urtarrilak 10, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehen eta ostegunean, urtarrilak 13 eta 16, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, urtarrilak 14, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; eta asteazkenean, urtarrilak 15, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Johannes Brahmsen Pianorako 1. Kontzertua bere lehen orkestra-lan handitzat jotzen da, eta, gainera, Erromantizismo alemaniarraren pianorako kontzertu handienetako bat ere bada. Hizkuntza sinfoniko oso garatua du eta, gainera, sakona da, bere noten artean Brahmsek Schumannen heriotzagatiko mina eta Clara Schumannekiko adiskidetasunaren eta maitasunaren arteko harreman sutsuaren zailtasunak islatu zituela esaten baita.

Pianorako 1. Kontzertuak une gogoangarriak ditu bakarlariarentzat, hala nola bere hirugarren mugimendua, zailtasun eta birtuosismo handiko zati pianistikoa duena. Hori dela-eta, Euskadiko Orkestrak pianojole aparta gonbidatu du, Denis Kozhukhin, 2010ean Belgikako Isabel Erregina Lehiaketa irabazi zuena eta nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan duena. Bere biografiaren arabera, kritikak goraipatu du bere emanaldiak “liluragarriak, premiazkoak eta hipnotizatzaileak” direla. “Teknika bikaineko pianojolea da, sakontasun emozionala eta sofistikazioa ditu” eta “bere interpretazio boteretsuei esker errekonozimendu esanguratsua irabazi du, bere belaunaldiko musikari garrantzitsuenetako bat bezala sendotuz”.

Brahmsen Pianorako 1. Kontzertuaren ostean, Alexandre Bloch eta Euskadiko Orkestrak Antonin Dvoraken 6. Sinfoniari egingo diote aurre, hasiera batean aurreikusita zegoen Schoenbergen Pelléas et Mélisande ordezkatuko duen obra, Brahmsen Bigarren Sinfonia modu argian omentzen duena. Dvorak eskertuta sentitu izan zen beti Brahmsekin, haren ibilbidea nazioartekotzen lagundu ziolako. Alemaniarra bere garaiko konpositorerik handiena zela esan ohi zuen, eta bere lanetako batzuetan haren musikarekiko keinu zuzenak txertatu zituen. Dvoraken lanaren tonua re maiorra da, Brahmsen Bigarrenaren kasuan bezala. Dena den, Brahmsen eragina izan arren, 6. Sinfoniak bere ahots propioa du. Protagonismo nabarmena dute Dvorakek maisutasunez erabiltzen zituen egurrezko eta metalezko haize-instrumentuek, eta talentu melodiko handia du, musika herrikoi bohemiarraren espontaneotasuna eta freskotasuna gogora ekartzen dituena.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Prochains événements

Concerts & Billetterie octobre

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
14 Me
15 Je
15 octobre, 2026 Jeudi, 09:45 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
16 Ve
17 Sa
17 octobre, 2026 Samedi, 12:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 octobre, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Di
19 Lu
20 Ma
20 octobre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Me
22 Je
22 octobre, 2026 Jeudi, 11:15 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
23 Ve
23 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Di
26 Lu
26 octobre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron