Jeudi 30 janvier, 2025

Musika Gelak orain arteko Denboraldi inklusibo eta zabalena aurkezten du Gasteizen

Musika Gelak orain arteko Denboraldi inklusibo eta zabalena aurkezten du Gasteizen

Euskadiko Orkestraren hezkuntza- eta gizarte-zikloak 24/25 Denboraldian 3 ekoizpen propio berri ekarriko ditu Gasteizera bi formatu desberdinetan: Eskola Kontzertuak eta Musika Familian. ‘Musikazaleak’ ekimena ere ekarriko du nobedade bezala, ibilbide luzeko proiektua, non orkestra inklusio sozialerako tresna aktibo bihurtuko den.

Horrekin guztiarekin, Euskadiko Orkestra, Gasteizko Udalaren laguntzarekin, hirian barrena hedatuko da (Garcia Lorca Antzokia, Felix Petite Kontserbatorioa eta Jesus Guridi Kontserbatorioa), musika hurbiltzeko gazteei eta, arreta bereziarekin, gizarteko sektore zaurgarrienari.

Kolektibo zaurgarrien inklusioa eta kulturarako irisgarritasuna sustatzeko helburuarekin, ekintza ugari txertatu dira Musika Gelaren ziklo berrian. Alde batetik, aurten aurkeztuko diren ekoizpen propio batzuk alderdi hori modu integral eta transbertsalean txertatzeko ideiarekin sortu dira.

Bestetik, Euskadiko Orkestrak FEVASekin duela hamarkada bat baino gehiagotik partekatzen dituen musika-tailer inklusiboak Denboraldi honetan zabaldu egin dira, eta orain ekimen zentralago, sendoago eta zabalago batean bihurtu dira, Musikazaleak izenarekin bataiatua.

Eta, azkenik, Musika Gela Europako ARTIS+ proiektuaren eta Gertu Kultura programatzaile-sarearen parte da urte honetatik aurrera. Ekimen horien helburua da pertsona zaurgarrien kulturarako irisgarritasuna hobetzea.

 

 

ZIKLOAREN PROGRAMAZIO OSOA

 

Hiru ekoizpen propio

 

Urtez urte, Euskadiko Orkestrak bere hezkuntza-zikloaren baitan estreinatzeko produkzio propioak prestatzeko apustua egiten du, jatorrizko gidoiak erabiliz. Denboraldi honetan hiru produkzio propio aurkeztuko ditu Gasteizen: Ilargiari kantari, Musika tantak eta Logelan logale (Musika Gelak laugarren ekoizpen bat ere eskainiko du Donostian, Misterioa, Gasteizen pasa den denboraldian dagoeneko egin zena).

Hiru produkzio hauek bi formatutan aurkezten dira, Eskola Kontzertuetan eta Musika Familian kontzertuetan, eta zikloaren ardatz nagusia dira.

Eskola Kontzertuek hamar edizio gainditu dituzte Gipuzkoan eta denboraldi honetan lehendabizikoz eskainiko dira Gasteizen, kantuaren festa bat izango den ekimen batekin. Formatu hau hainbat hezkuntza-etapatako gazteei zuzenduta dago, eskola-orduetan, eta Gasteizko Udalaren laguntza dute. Logelan logale izango da Eskola Kontzertu formatuan estreinatuko den ekoizpena.

Ibilbide luze eta finkatuena duen atala Musika Familian kontzertuena da. Haurrek familiekin gozatzeko kultur aisialdiko eskaintza honek 28 urte daramatza orkestraren egitarauan. Arabako hiriburuko kontzertuek Gasteizko Udal Antzoki Sarearen lankidetza dute hasieratik. Ikuskizunetarako sarrerek 6 eurotik aurrerako prezioa dute eta vitoria-gasteiz.org eta euskadikoorkestra.eus webguneen bidez eta areto bakoitzaren leihatiletan eros ahal izango dira. Ilargiari kantari eta Musika tantak estreinatuko dira Musika Familian kontzertu gisa.

Jarraian ekoizpenei buruzko informazio xehea aurki daiteke, baita Eskola Kontzertuen eta Musika Familian kontzertuen datak ere:

 

 

1) ILARGIARI KANTARI

 

Amona abeslari bati eta haren oroitzapenei jarraituz, euskal herri-musikaren hainbat melodia jorratuko dira Ilargiari kantarin, baita gizakiek ilargia lehenbizikoz zapaldu zuten garai bikaineko abesti ospetsuak ere.

Parte-hartzaileak: Amaia Asurmendi (biolina), Igor Arostegi (perkusioa), Amaia Zipitria (pianoa), Ainhoa López de Munain (ahotsa), Ana Egiazabal (aurkezlea), Mikel Cañada (gidoia).

Programa: Guridi, Aita Donostia, Chaplin, Howard, Morricone, Pucciniren obrak

MUSIKA FAMILIAN (3<6 urte)
Otsailak 2 (17:00/18:30), Garcia Lorca

 

 

2) MUSIKA TANTAK

 

Musika tantak inklusioaren eta aniztasunaren egitasmoa izango da. Gaitasun desberdinak dituzten musikariek kontzertu bat egingo dute elkarrekin eta, esate baterako, bisita egingo diete musika klasikoari eta musika esperimentalari, popa eta jazza alde batera utzi gabe. Artista berrientzat eta gure musikarientzat esperientzia kitzikagarri eta berritzailea izango da.

Parte-hartzaileak: Ensemble Euskadiko Orkestra (pianoa, kontrabaxua, klarinetea, tronpeta, perkusioa), Simón Ezquiaga (ahotsa eta aurkezpena), Yamel Romero (koordinazio artistikoa), Mikel Cañada (gidoia).

Programa: sorpresazko errepertorioa.

MUSIKA FAMILIAN (6<14 urte)
Apirilak 6 (18:00*), Felix Petite

*Kontzertuaren aurretik, 16:45ean, sentsibilizazio-tailerra eskainiko da, osagarria, aukerakoa eta doakoa. Izen-ematea: 945161045.

 

 

3) LOGELAN LOGALE

 

Euskadiko Orkestrak 2025eko maiatzean Donostian eta Gasteizen estreinatuko duen kantataren izenburua da. Ekimen hori ARTIS+ proiektu europarraren parte da eta, horren bidez, kantu korala bultzatu nahi dugu gure herriko ikastetxeetan. Eszenatokian eta besaulki-patioan neska-mutilen abesbatza handi bat eszenaratuko duen kantata honek Euskadi kantuaren bidez egituratzeko balioko du. Izan ere, urte bat geroago Bilboko eta Nafarroako orkestrek eskainiko baitute euren probintzietan Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen laguntzarekin.

Proiektu hau duela urtebete abiatu zen inplikatutako eragileekin, eta orain lan-fase berri bati ekin dio ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleekin, eta Eskola Kontzertuen formatuan estreinatuko da. Arabako hainbat ikastetxetako 200 haur inguruk kantata osatzen duten 10 abestiak abestuko dituzte Euskadiko Orkestrarekin batera.

Parte-hartzaileak: Juanjo Ocon (zuzendaria), Kepa Errasti (abeslaria eta aktorea), María Goiricelaya (eszena-zuzendaria), Jagoba Astiazaran (jatorrizko musika), Leire Bilbao (libretoa).

ESKOLA KONTZERTUAK (Lehen Hezkuntza)
Maiatzak 15 (12:00), Jesus Guridi

 

 

TAILER INKLUSIBOAK: MUSIKAZALEAK

 

Euskadiko Orkestrak ibilbide luzea darama Musika Gelan inklusioaren alde, FEVAS Plena Inclusión Euskadiren eskutik. Bi erakundeak duela 15 urte hasi ziren elkarlanean, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta kulturarako eskubidea sustatzeko. Harrezkero,1.500 pertsona inguruk hartu dute parte hainbat jardueretan, eta horien artean nabarmenenak, Bilbo, Gasteiz eta Donostian egin diren tailerrak eta Miramongo egoitzan egin diren kontzertuak izan dira. Jarduera horiek “Praktika On” izendatu zituen FEAPSek, Adimen ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Espainiar Konfederakuntzak. Soinu Mosaikoa egitasmoak ere lankidetza horretan du sorburua. Ekimen hori Espainiako 14 orkestretara hedatu zen, musika garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko tresna bihurtzen duen praktika aitzindari gisa. Ekimen honek CERMI 2018 sari nazionala jaso zuen musikaren bidez desgaitasunaren inklusioa sustatzeagatik.

Denboraldi honetan, proiektu partekatu honek urrats berri eta garrantzitsu bat emango du Musikazaleak ekimenaren aurkezpenarekin. Musikeneko Musika-arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko masterreko ikasleen inplikazioa izango du egitasmoak. Yamel Romero musikagile, musikoterapeuta eta musikaren bidez ekipoak eta pertsonak laguntzen eta garatzen espezializatutako sofrologoak ere laguntzen du proiektu honetan. Musikazaleak ekimena adimen- edo garapen-desgaitasuna duten hamabost bat pertsonako hiru talde egonkor osatzean datza (bana Bilbo, Donostia eta Gasteizen). Talde horiek zortzi musika-tailerretan parte hartuko dute ikasturtean zehar. Tailerrei amaiera emateko, kontzertu bat eskainiko da 2025eko ekainean, ikasturtean egindako lana erakusteko. Gasteizen abian jarri dira jada, eta Usoa Fundazioa da ikasturte osoan ekimen honetan lanean arituko den erakundea.

Tailer hauek babesle dituzte Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioa eta Gasteizko Udal Antzoki Sarea.

 

 

MUSIKA GELA YOUTUBEN

 

Musika Gelak atal propioa du Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanalean, eta bertan zikloko ikuskizun osoak ikus daitezke, besteak beste, Boléro, Polikinela, Elkarrekin sortu, Living Room Music eta Mozart, Nannerl eta Lagunak. Gainera, aurtengo Denboraldiko kontzertuen bideoak ere igoko dira bertara, ikuskizunak gauzatu ahala.

 

 

LANKIDETZA-SARE ZABALA

 

Euskadiko Orkestraren Musika Gelak inguruko erakunde ugarirekin elkarlana sustatzen jarraitzen du. Lankide ditu Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udalaren Hezkuntza Saila, Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Kursaal Eszena eta El Diario Vasco.

 

 

MUSIKA GELA INKLUSIOA SUSTATZEN DUTEN PROIEKTU ETA SAREEN BAITAN

 

Musika Gela ziklo osoa ARTIS+: Artea, gizarteratzeko ekimenaren parte da. Mugaz gaindiko Europako lankidetza-proiektu honek helburu du kultura-ekipamenduen irisgarritasuna hobetzea bazterketa-arriskuan dauden biztanle-taldeentzat, dela desgaitasunagatik, dela arrazoi sozialengatik.

Proiektu hau 2027ra arte luzatuko da eta honako bazkideak izango ditu, besteak beste: Orchestre National du Capitole de Toulouse, Bartzelonako L’Auditori eta OBC Orkestra eta Paueko Orkestra.

Ildo beretik, Musika Gelaren programazioa Gertu Kulturaren parte da orain, hau da, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek kultura eskura izan dezaten laguntzeko elkartu diren kultura-programatzaileen sarearen parte.

Irabazi asmorik gabeko ekimen honen helburua kulturaren bitartez pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako, kultura-espazio eta -esperientzia bereziak biltzen ditu prezio oso murritzetan, lehentasunarekin eta kolektibo ezberdinen beharrak entzutean eta behar horiei erantzutean oinarritutako tratu pertsonalizatuarekin. Gertu Kultura Apropa Cultura Saretik dator; sare hori Bartzelonako Auditori musika-zentroan abiarazi zen eta, Katalunian ia bi hamarkadako ibilbidea egin ondoren, erreferentziazko sare inklusiboa da gaur egun, 190 kultura-programatzaile baino gehiagorekin, 1.800 gizarte-erakunde baino gehiagorekin eta 54 udalerri baino gehiagorekin.

 

 


ARTIS+

Ziklo hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez.


 

Prochains événements

Concerts & Billetterie Février

1 Sa
2 Di
3 Lu
4 Ma
5 Me
6 Je
7 Ve
8 Sa
9 Di
10 Lu
11 Ma
12 Me
12 février, 2025 Mercredi, 09:45 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Ilargiari kantari Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Ilargiari kantari
13 Je
14 Ve
15 Sa
15 février, 2025 Samedi, 11:00 h.
Salle de Musique Ilargiari kantari Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Ilargiari kantari
15 février, 2025 Samedi, 12:30 h.
Salle de Musique Ilargiari kantari Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Ilargiari kantari
15 février, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La favorite Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La favorite
16 Di
17 Lu
18 Ma
18 février, 2025 Mardi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La favorite Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La favorite
19 Me
20 Je
20 février, 2025 Jeudi, 11:15 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Ilargiari kantari Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Ilargiari kantari
21 Ve
21 février, 2025 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La favorite Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La favorite
22 Sa
22 février, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 10: H.E.C. Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 10: H.E.C.
23 Di
24 Lu
24 février, 2025 Lundi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La favorite Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La favorite
25 Ma
26 Me
27 Je
28 Ve
28 février, 2025 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Aldave / Szymanowski Lukasz Borowicz Pamplona/Iruña Acheter des billets
Aldave / Szymanowski