Jeudi 24 Février, 2011

"Soinutik... bihotzera" bidaia emakume haurdunentzat eta haurtxoentzat

"Soinutik... bihotzera" bidaia emakume haurdunentzat eta haurtxoentzat
Larunbat honetan, hilak 26, Orkestraren Miramongo egoitzan, Musika Familian zikloak kontzertu berriztatzaile bat aurkezten du, “Soinutik… bihotzera” izenburupean emakume haurdunentzat eta bederatzi hilabeterainoko haurtxoentzat bereziki diseinatutako musika-emanaldia.

Larunbat honetan, hilak 26, Orkestraren Miramongo egoitzan, Musika Familian zikloak kontzertu berriztatzaile bat aurkezten du, "Soinutik... bihotzera" izenburupean emakume haurdunentzat eta bederatzi hilabeterainoko haurtxoentzat bereziki diseinatutako musika-emanaldia.

Isiltasunetik abiatuta, Carles Pérez Collado eta Andreu Ubach musikari eta musikoterapeutek bibrazio, erritmo eta sentsazioen mundu batean zehar ibilbidea proposatzen dute, kontzertura bertaratutakoak naturaren zikloekin eta norbere bihotzarekin bat egitea helburu harturik. Horretarako, sorkuntza eta inprobisazio bidez, Baschet instrumentuek eskiantzen dituzten aukeratan sakonduko da eta entzulegoaren elkarlana beharbizikoa gertatuko da kontzertuaren garapenean.

Baschet instrumentarium-a perkusio, hari eta kristalezko hamalau soinu-egiturek osatzen dute. Instrumentu-multzo hau François eta Bernard Baschet anaiek, bata eskultorea eta ingeniaria bestea, 1952an aurkitutako printzipio akustikoa oinarri harturik garatu zen, instrumentu-familia berri bat sortuz. Baschet soinu-egiturek eskaintzen duten metalaren barnetik ateratako soinuen aberastasun eta aniztasunak soinu- eta musika-fenomenoaren estereotipoetatik at geratzen den zabalkundea proposatzen dute, irudimena, ikusmira eta musika-adierazpena garatzea xedetzat dutela. Egitura hauek, nolabaiteko musikazko-eskultura modukoak, Miróren margolan batetik edo Calder-en mobiletako batetik ateratako koloredun formak bailitzan, Londreseko Barbican Centre, New Yorkeko Arte Modernoko Museoan edo Sofia Erregina Arte Garaikidearen Museoan izandako hainbat erakusketatan izan dira ikusgai.

Euskadiko Orkestraren Musika Gelak antolatutako emakume haurdunentzat eta bederatzi hilabeterainoko haurtxoentzako lehendabiziko kontzertu honetarako sarrerak egun gutxitan agortu ziren. Esperientzia berri hau martxoaren 27an errepikatuko da Gasteizko Principal Antzokian.

Informations additionnelles

Esku-egitaraua
Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Ma
2 Me
3 Je
4 Ve
5 Sa
6 Di
7 Lu
8 Ma
9 Me
10 Je
11 Ve
12 Sa
13 Di
14 Lu
15 Ma
16 Me
17 Je
18 Ve
19 Sa
19 septembre, 2026 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Di
21 Lu
22 Ma
23 Me
24 Je
25 Ve
25 septembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Résurrection
26 Sa
27 Di
28 Lu
28 septembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Résurrection
29 Ma
29 septembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
30 Me
30 septembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection