Mardi 05 août, 2014

Egonkortasuna, zabalkuntza eta kalitatea

Egonkortasuna, zabalkuntza eta kalitatea
Hiru oinarri hauek izan ditu hizpide Oriol Rochek bere burua Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi gisa aurkezterakoan.

Egonkortasuna, zabalkuntza eta kalitatea: hiru oinarri hauek izan zituen hizpide Oriol Rochek bere burua Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi gisa aurkezterakoan. Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea izan zen Orkestraren Miramongo egoitzan izandako aurkezpen hau egiteaz arduratu zena.

Zuzendari nagusi berriak lehendabizi Orkestraren aurrean aurkeztu zuen bere burua, harrera ona izan zuelarik. Ondoren, prentsaurrekoan aritu zen, bertaratutako komunikabide ugarien aurrean. Proiektu ilusiogarri baten aurrean dagoela adierazi zuen, Orkestraren buru izatea egokiera dela eta sortutako aukerei erantzuna ematea espero duela. Orkestrari dagokionez, finkatutako proiektua dela esan zuen, serioa eta aukera handiak dituena. Zentzu berean, Euskal Herrian eta Espainiar Estatu mailan duen posizionamendua nabarmentzearekin batera, Euskadiko Orkestraren nazioarte mailako zabalkuntza indartzearekiko interesa agertu zuen. Errepertorioari dagokionez, euskal musika garaikidearekiko konpromezua adierazi eta, era berean, orokorrean euskal errepertorioa babestearen garrantzia azpimarratu zuen.

Joxean Muñozek orkestraren eta herriaren proiektuarekiko konpromezuan, seriotasunean eta profesionaltasunean funtsatu zuen Oriol Roch Euskadiko Orkestraren zuzendari nagusi aukeratu izana. Roch datorren abuztuaren 25ean hasiko da Euskadiko Orkestran lanean.

Oriol Roch Izard

2004. urtetik gaur egunera arte Galiziako Errege Filarmonikaren Zuzendari Teknikoa izan da. Erakunde hori Santiago de Compostelako Partzuergoaren mende dago, eta Estatuaren, Galiziako Xuntaren eta Santiagoko Udalaren arteko erakunde partaidetua da. Ardura tekniko gorena izanik, Galiziako Filarmonikari bultzada eman dio galiziar komunitatean sendotuz, bere presentzia Espainiako Estatuan eta atzerrian bermatzeaz gainera; denboraldi oso bat kudeatu du, ospe eta kalitate handiko artistekin, aurrekontuak beherakada handia izan zuen une batean; bere taldearekin hezkuntza laguntza eredu bat bermatu du Musika Ikasketen Goi Eskolako musikari gazteen trebatzaile gisa.

1990etik 2002ra arte Teatre Lliure Ganbera Orkestraren kudeatzaile izan zen, Josep Pons zuzendari duena. Teatre Lliuren egindako kudeaketari esker, konpainiak nazioarte eta estatu mailako presentzia eskuratu zuen, Bartzelonan egindako kontzertu denboralditik haratago. Tamaina handiagoko eta diziplinen arteko proiektuetara egindako aldaketa kudeatu zuen, eta horrek ospe handiagoa eman zion proiektuari. Harmonía Mundi (Frantzia) editorearekin akordio bat kudeatu zuen urtero bi disko salgai jartzeko; gaur egun ere nazioarteko arrakasta dute.

Lehenago, Bartzelonako 1992ko Joko Olinpikoetako Batzorde Antolatzailean eta Bartzelonako Azokan lan egin zuen, kultura dinamizazio lanetan. Gainera, Orfeón Leridanok antolatutako Orkestra Sinfonikoari buruzko ikastaroaren arduraduna izan zen hiru ediziotan.

Egindako ikasketei dagokienez, Enpresa Kudeaketan egindako graduondokoa (Universitat Ramon Llull) izateaz eta hizkuntza maila altua (ingelesa eta frantsesa) izateaz gainera, Historia Garaikidean lizentziaduna da (Bartzelonako Unibertsitatea).

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
13 mai, 2025 Mardi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
14 Me
14 mai, 2025 Mercredi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
15 Je
15 mai, 2025 Jeudi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Acheter des billets
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
16 Ve
17 Sa
17 mai, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Belharra Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Belharra
18 Di
19 Lu
20 Ma
21 Me
22 Je
23 Ve
24 Sa
24 mai, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Diego Martin Etxebarria Errenteria Acheter des billets
Musikaste. Concert de clôture
25 Di
26 Lu
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 mai, 2025 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler
31 Sa
31 mai, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 16: Barrococo Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 16: Barrococo