Mardi 09 décembre, 2014

Laboari Oihartzun: Soinu-Distirak

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak euskal interpretetzaileentzat akuilu eta beren lanaren zabalkuntzarako plataforma izateko ahaleginean tinko darrai, sortu zenean finkatutako printzipioetako bati eutsiz. Horren harira, Euskadiko Orkestra berriz ere sorkuntza garaikidearekin eta Musikagileak elkartearekin bat eginda. Datorren ostiralean, hilak 12an, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan izango den kontzertuaren helburua "Laboari Oihartzun" proiektuari ahotsa jartzea izango da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan, Laboak berak musika garaikidearekiko izandako lotura islatu asmoz. Kontzerturako sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Arturo Tamayok zuzenduta eta Easo Eskolaniako tipleak lankide dituela, eskainiko duen kontzertuko egitarauan, Peio Çabalette, Pascal Gaigne eta Felix Ibarrondoren obren eta Mikel Laboaren "Gernika" oinarri harturik Ramon Lazkanok egindako bertsio berri baten erabateko estreinaldiak izango dira. Obra guzti hauek Mikel Laboa Katedraren enkarguz izan dira idatziak (prentsa-ohar honi obra bakoitzaren inguruko iruzkin labur bat atxikitu diogu).

"Laboari Oihartzun" proiektua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldunadiaren ekimenez Mikel Laboa Katedra sortu zenean bertan abiatu zen. Katedraren zuzendari Juan Kruz Igerabideren hitzetan, "Katedraren helburuetako bat lengoaia artistiko ezberdinen uztartzea da, izena ematen dion egile abeslariaren ibilbidea inspirazio-iturri hartuta. Mikel Laboaren ibilbide artistikoaren alderdi ezezagunenetako bat musika garaikiearekin izan zuen loturari dagokiona da. 1972 urtean John Cage-ek Iruñeako Topaketetan esku hartu izanak eragina izan zuen hainbat euskal musikarik musika garaikidearekiko izandako harremanean, horien artean Mikel Laboa bera. Honek bere bizitza artistiko osan zehar jarraitu zuen harreman honetan sakontzen. Lekeitioak dira Laboaren obran alor "garaikideena"; musika-sorkuntzaren ildo hau hainbat lanetan jarraitu zuen musikariak".

Kontzertu hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Musikagileak - Euskal Herriko Musikagileen Elkartearen arteko bigarren lankidetza dugu. 2012an Orkestraren Miramongo egoitzan elkarteko kideentzat eztabaida irekirako eta beren sokuntza lanaren zabalkuntzarako plataforma bilakatu zen jardunaldia izan zen. Topaketa egun orkestrarako idazteak suposatzen duen erronka hizpide izan zuen mahai-inguruarekin abiatu zen eta ondoren Euskadiko Orkestrak kontzertu bat eman zuen, Nacho de Paz maisuak zuzenduta.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Ve
2 Sa
3 Di
4 Lu
5 Ma
6 Me
7 Je
8 Ve
9 Sa
10 Di
10 mai, 2026 Dimanche, 18:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Lu
12 Ma
13 Me
14 Je
15 Ve
16 Sa
16 mai, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Concert de clôture
17 Di
18 Lu
19 Ma
20 Me
21 Je
22 Ve
22 mai, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 mai, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Tango berria
24 Di
25 Lu
25 mai, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ma
26 mai, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
27 Me
27 mai, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
28 Je
28 mai, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
29 Ve
30 Sa
31 Di