Jeudi 12 novembre, 2015

Pentagrama gainean idatzitako adiskidetasuna: Brahms eta Dvorak Miramongo Matinéetan

Azaroaren 14 larunbatean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek osatutako Belharra hari-seikoteak ganbera-kontzertua eskainiko du Miramongo Matinéeak zikloaren emanaldi berri batean. EOSko kideen proposamen berri honen helburua da hari seikoteek eskaintzen dituzten aukera anitzak entzuleei erakustea; izan ere, talde hau izugarri aberatsa da harmonia, tinbre eta aniztasun polifonikoari dagokionez. Horren erakusgarri, Brahmsen 2. Sestetoa, opus 36 eta Dvoraken opus 48 sestetoa interpretatuko dituzte.

Belharra seikotea osatzen dute Anne-Marie Harmat eta Oscar López biolinistek, Delphine Dupuy eta Arkaitz Martínez viola-jotzaileek eta Gabriel Mesado eta Pascale Michaud biolontxelistek.

Egitaraua. Larunbat goizeko kontzerturako Johannes Brahms (1833-1897) eta Antonin Dvorak (1841-1904) aukeratu izana ez da hutsala: asmoa da maila artistikoan elkarri zioten mirespenean oinarritutako adiskidetasunak lotu zituen bi konpositore hauen lanen arteko loturak agerian jartzean. Dvorakek Brahms bidelagun izan zuen bere ibilbide arstiko osoan zehar, Brahms haren zaintzaile izan zen, nolabait esateko. Bach, Mozart eta Beethoven oinarri hartuta, oso formakuntza klasikoa jaso zuten biek, baina musika folklorikoarekin ere izan zuten gertuko harremanik. Horri esker, molde klasikoaren eta etorri herrikoiaren arteko oreka bitxia lortu zuten beren ganbera-lanetan.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie juin

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
17 juin, 2026 Mercredi, 19:00 h.
Autres activités Prix BBVA Fondation Frontières de la Connaissance Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Prix BBVA Fondation Frontières de la Connaissance
18 Je
19 Ve
20 Sa
21 Di
22 Lu
22 juin, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma