Messa di bellezza
G. Verdi
Messa da Requiem [84']
Robert Treviño
Directeur
Lieu & Date
Information
Ahots handiak lan sinfoniko-koral nagusirako: Verdiren Requiema. Udako grina.
Denboraldia, kontzertu sinfoniko-koral handi batekin itxiko du Orkestrak. Gure bazkide leialenetakoa dugun Donostiako Orfeoiarekin batera izango da, beren espezialitatetako bat den partitura bat interpretatzeko: Alessando Manzoni eta Gioachino Rossini hil berrien omenez 1874. urtean Giuseppe Verdik bukatu zuen Requiem Meza. Hans von Bülowen hitzetan, Requiema “Verdiren opera berria da, baina elizarako jantziekin”. Eta arrazoi osoa zuen, bere antzoki-indarrak ez baitu parekorik beste hileta-meza ugarien artean.
Bere arrakastarik aipagarrienak opera zuzentzen lortu dituen Robert Treviñok Verdiren musikan aditu diren lau abeslari aukeratu ditu kontzerturako: Amanda Pabyan sopranoa, Susanne Resmark mezzosopranoa, Aquiles Machado tenorea eta Rafal Siwek baxua.