15. Matinéea: Hemiola Laukotea (berria)
J. Haydn
Cuarteto para cuerdas nº5, Hob.III:63, "La alondra" [18']
A. Dvorak
Cuarteto para cuerdas nº12, "Americano" [30']
Larraitz Oiartzabal
Ricardo Ruiz
Pawel Krymer
Gabriel Mesado
Information
Joseph Haydnek Vienan idatzi zuen 1790ean Bosgarren hari-laukotea, “Hegatxabala” izenez ere ezaguna. Laukotearen hasieran agertzen den lehen biolinaren sarrerako melodiak ematen dio izena obrari, hegatxabalaren txioa imitatzen baitu. Garai hartako Jean Tost biolinjole hungariarrari eskaini zion obra Haydnek. Laukote biribila da bere mugimendu guztietan eta klasikoa da egiturari dagokionez: sonata-formako lehen mugimendu batekin hasten da, Lied formako bigarren mugimenduarekin jarraitzen du, hirugarren mugimendua Menuettoa da eta laugarren eta azkena mugimendu bizkor iraunkorra da.
Bestalde, txekiar jatorriko Antonin Dvorak musikagilea Europan bizi izan zen harik eta 1892an Estatu Batuetara joan zen arte New Yorkeko Musika Kontserbatorioaren zuzendari izateko. Hamabigarren hari-laukotea, “Amerikarra” izena ere jaso izan duena, 1893an konposatu zuen Dvorakek Spillvillen (Iowa, Estatu Batuak), eta denbora errekorrean egin zuen gainera: hamasei egunetan baino ez. Herrialde iparramerikarrean egindako egonaldian ezagutu zuen musikari hainbat keinu egin zizkion Dvorakek obra honetan. Haydnen laukoteak bezala, Dvoraken laukote melodiko honek lau mugimendu ditu eta egitura tradizional klasikoa du.