Jeudi 27 septembre, 2018

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Robert Treviñok kontzertu-denboraldia ireki dute

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren argazki ofizial berria
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren argazki ofizial berria

'Bariazioak haizean’ programa Webernen Passacagliarekin hasiko da, Lazkanoren Hilarriakekin jarraituko du eta Sibeliusen 2. Sinfoniarekin amaituko.

Denboraldiko lehen kontzertu-programa egun hauetan izango da: ostegunean, irailak 27, 20:00etan, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostiralean, irailak 28, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehenean, urriak 1, Gasteizko Principal Antzokian; eta asteartean eta asteazkenean, urriak 2 eta 3, Donostiako Kursaal Auditoriumean. 

Robert Treviñok Denboraldia Anton Webernen Passacagliarekin ireki nahi izan du. Pieza honek ‘bariazioak’ kontzeptuari erreferentzia argia egiten dio, eta kontzeptu hori da, hain zuzen, 2018/2019 Denboraldiaren izendatzaile komuna. 1908an estreinatu zen Webernen obra garrantzitsu honek edozein kalejiraren eskema klasikoa jarraitzen du: behin eta berriz errepikatzen den doinu baxu bat, haren gainean eraikitzen den musika-sorkaria etengabeko bariazio bihurtzen den bitartean.

Austriako konpositoreari Ramon Lazkanoren Hilarriak obrak jarraituko dio. Milurteko berriko euskal musikaren ezinbesteko lanetako bat da, erritmoaren eta orkestraren kemenaren ospakizun handi bat. Treviño beraren hitzetan, “musika-pieza paregabea da, nabarmen koloretsua eta oso oso intentsoa”. Lan hau donostiar musikagilearen trantsizioko aldi bati dagokio; izan ere, urte luzeak musika-lengoaiaren eraikuntza oinarri jakin batzuetan bermatzen eman ondoren, milurteko berria heltzearekin batera, Lazkanok oinarriok eraistea erabaki baitzuen. Lazkano presente egon da Orkestraren entseguetan, Treviñoren ondoan, obraren sortzaile gisa duen ikuspuntu baliotsuaren ekarpena egiten.

Programa Jean Sibeliusen 2. Sinfoniari eskainitako bigarren zatiarekin amaituko da. Obra honek konpositore finlandiarra heroi nazional gisa kontsakratu zuen, 1902an estreinatu zenean finlandiar nazionalismoak luze gabe hartu baitzuen eredu eta ikurtzat, Finlandia bere independentziarantz pauso irmoak ematen ari zen aldian. Finlandian ikasketak egin ostean, sinfonia hau Treviñoren gogokoenetako batean bilakatu da.

 

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra)

Dagoeneko salgai daude Denboraldiko kontzertu guztietarako sarrerak, 10 eurotik 35era, ohiko salmenta-kanalen bitartez: euskadikoorkestra.eus webgunean, aretoen webguneetan (euskalduna.euskursaal.eusprincipalantzokia.org eta baluarte.com) webguneak eta aretoen leihatiletan. Bestalde, Azken ordu gaztearekin, 30 urtetik beherakoek sarrerak 10 eurotara eros ahal izango dituzte gune guztietarako, leihatilan, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenagotik aurrera.

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Me
2 Je
3 Ve
4 Sa
5 Di
6 Lu
7 Ma
8 Me
9 Je
10 Ve
10 mai, 2024 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Lalo / Dvorak
11 Sa
11 mai, 2024 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 14: Bost metalak Donostia Acheter des billets
Matinée 14: Bost metalak
12 Di
13 Lu
13 mai, 2024 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Acheter des billets
Lalo / Dvorak
14 Ma
14 mai, 2024 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Acheter des billets
Lalo / Dvorak
15 Me
16 Je
17 Ve
18 Sa
19 Di
20 Lu
21 Ma
22 Me
22 mai, 2024 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Acheter des billets
Debussy / Viloria
23 Je
24 Ve
25 Sa
25 mai, 2024 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Xarma Donostia Acheter des billets
Matinée 15: Xarma
25 mai, 2024 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Baldur Brönnimann Errenteria Acheter des billets
Musikaste. Concert de clôture
26 Di
27 Lu
28 Ma
29 Me
30 Je
31 Ve