Lundi 08 Février, 2021

Euskadiko Orkestrak Iruñean itxiko du bihar ‘Bizirik’ programa

Euskadiko Orkestrak Iruñean itxiko du bihar ‘Bizirik’ programa

Ruth Reinhardtek zuzenduko du kontzertu bikoitz hau bihar, otsailak 9, 18:00etan eta 20:15ean, Baluarte Auditoriumean, Brahms, Smetana eta Dvoraken lanekin.

Euskadiko Orkestrak ekainera arteko programazioa birdiseinatu du Baluarten. Azaroan eta abenduan galdutako bi programa berreskuratu du eta guztiz berria den beste programa bat iragartzen du.

Urtarrilaren 29tik Donostian, Bilbon eta Gasteizen zortzi kontzertu eman ostean, Euskadiko Orkestrak ‘Bizirik’ programako hamar kontzertuen zikloa itxiko du Iruñeko Baluarte Auditoriumean kontzertu bikoitza eskainiz astearte honetan, otsailak 9, 18:00etan eta 20:15ean.

Ruth Reinhardt zuzendari alemaniar gazteak zuzenduko du kontzertu bikoitz hau. 17 urte besterik ez zituela, bere opera propioa konposatu eta zuzendu zuen Saarbrücken, bere jaioterrian. Azken urteotan Cleveland, Seattle, Dallas edo Malmö bezalako orkestra garrantzitsuen podiumera igotzen ari da. Denboraldi honetarako programatutako hiru emakume zuzendari gonbidatuetatik lehena izango da Reinhardt debuta egiten. Denboraldi honetarako programatutako hiru zuzendari gonbidatuetatik lehena izango da Reinhardtek orkestran egingo duen debuta. Reinhardten ondoren, Gemma New eta Anja Bihlmaierrek hartuko dute Euskadiko Orkestraren batuta datozen hilabeteetan.

Johannes Brahmsen 1880ko sorkuntza bat interpretatuko du orkestrak kontzertuak hasteko: Obertura tragikoa. Lan independente bat izan arren, diptiko saihestezin bat osatzen du Jaialdi Akademikoaren Oberturarekin; aldi berean konposatu ziren bi obra horiek, Brahmsek maiz lantzen baitzituen bi pieza aldi berean. Obertura akademikoa Brahmsen alderdi klasikoenaren muina da, eta Obertura tragikoak, berriz, dramatismo‑erakustaldi handia egiten du musika intzidentaleko oberturen tradizioan (horren adibide dira Beethovenen Egmont eta Schumannen Manfred).

Ondoren, Bedrich Smetana txekiar konpositore garrantzitsuaren Ma vlast (Nire aberria) obrako ‘Sarka’ pieza interpretatuko du orkestrak. Nire aberria, bere orkestra‑lanik garrantzitsuena, bere jaioterriko historia, folklorea eta paisaiak aztertzen dituzten sei poema sinfonikoz osatutako zikloa da. Kontzertu hauetan ziklo horretako hirugarren pieza entzungo da: ‘Sarka’.

Kontzertuen itxiera Antonin Dvoraken 5. Sinfoniaren eskutik etorriko da. Lan hau Bohemiako musikagilearen heldutasuneko lehen lan handitzat hartzen da eta "konposatzaile txiroentzako" sari bat irabazi ondoren idatzi zuen. Apenas sei astetan konposatua, Bosgarrena urrats handia izan zen Dvoraken bilakaeran, batik bat adierazgarritasun naturalagatik eta argitasun formalagatik. Dena modu izugarri naturalean igarotzen da sinfonia horretan, konposatze‑prozesuan segurtasun eta kontrol handiz jardun baitzuen Dvorakek.

20:15eko saiorako sarrerak salgai daude 10 €tik aurrera. Datei, ordutegiei, programei eta sarreren salmentari buruzko informazio guztia Euskadiko Orkestraren webgunean dago eskuragarri: euskadikoorkestra.eus.

 

 

Denboraldiaren birdiseinua

 

Euskadiko Orkestrak ekainera arteko programazioa birdiseinatu du, Denboraldiko kontzertu kopuru handiena mantentzeko asmoz. Iruñeko Baluarteko Auditoriumean, azaroan eta abenduan covid-19ak eragindako edukiera murrizketengatik bertan behera utzi behar izan zituen programetako bi berreskuratuko ditu orkestrak, eta programa berri bat ere prestatu du. Iruñeko kontzertu berritu hauetan artista garrantzitsuak gonbidatu ditu orkestrak: Semyon Bychkov zuzendari handia, Jaume Santonja Euskadiko Orkestrako zuzendari elkartua eta Judith Jáuregui pianojolea. Informazio gehiago hemen.

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Ve
2 Sa
3 Di
4 Lu
5 Ma
6 Me
7 Je
8 Ve
9 Sa
10 Di
10 mai, 2026 Dimanche, 18:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Lu
12 Ma
13 Me
14 Je
15 Ve
16 Sa
16 mai, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Pablo Urbina Errenteria Acheter des billets
Musikaste. Concert de clôture
17 Di
18 Lu
19 Ma
20 Me
21 Je
22 Ve
22 mai, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 mai, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Tango berria
24 Di
25 Lu
25 mai, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ma
26 mai, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
27 Me
27 mai, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
28 Je
28 mai, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
29 Ve
30 Sa
31 Di