Euskadiko Orkestrak ekainera arteko programazioa birdiseinatu du Iruñean berreskuratutako bi programarekin eta berri batekin

Euskadiko Orkestrak ekainera arteko programazioa birdiseinatu du, Denboraldiko kontzertu kopuru handiena mantentzeko asmoz. Semyon Bychkov eta Judith Jáuregui bezalako artista ezagunen parte-hartzea iragartzen du orkestrak.
Azaroan eta abenduan bertan behera utzi behar izan zituen programetako bi berreskuratuko ditu Euskadiko Orkestrak Iruñeko Baluarteko Auditoriumean, eta programa berri bat ere programatu du.
Iruñeko kontzertu berrituetan Semyon Bychkov zuzendari handia, Jaume Santonja Euskadiko Orkestrako zuzendari elkartua eta Judith Jáuregui pianojolea izango dira.
Ekainera bitarteko programazioa horrela geratu da:
PROGRAMA | ARTISTAK | OBRAK | EGUNA(K) | ORDUA(K) |
Jaume Santonja (zuzendaria) Judith Jáuregui (pianoa) | Beethoven: Pianorako 1. kontzertua Schumann: 2. Sinfonia | Otsailak 15 /16 | 19:30 | |
Semyon Bychkov (zuzendaria) Serena Sáenz (sopranoa) | Mahler: | Martxoak 5 | 18:00 / 20:15 | |
Gemma New (zuzendaria) Vadim Gluzman (biolina) | Prokofiev: Schumann: 3. Sinfonia, ‘Renaniarra’ | Martxoak 16 | 18:00 / 20:15 | |
Jaume Santonja (zuzendaria) Rinat Shaham (mezzosopranoa) | Wagner: Mozart: 35. Sinfonia, ‘Haffner’ | Martxoak 23 | 18:00 / 20:15 | |
Robert Treviño (zuzendaria) | Bruckner: 5. Sinfonia (apirilak 13) 6. Sinfonia (apirilak 22) | Apirilak 13 / 22 | 19:30 | |
Hans Graf (zuzendaria) Birgit Kolar (biolina) | Rakhmaninov: Youth Symphony Bartok: Biolinerako 1. kontzertua Mendelssohn: 1. Sinfonia | Maiatzak 4 | 19:30 | |
Anja Bihlmaier (zuzendaria) Manuel Walser (baritonoa) | Debussy: Prélude à l'après-midi d'un faune Mahler: Noragabeko adiskide baten kantuak Schumann: 1. Sinfonia | Maiatzak 25 | 19:30 | |
Robert Treviño (zuzendaria) Nikolai Lugansky (pianoa) | Rachmaninoff: Paganiniren tema baten gaineko rapsodia (+zehaztu gabeko obra) | Ekainak 15 | 18:00 / 20:15 |
Concerts & Billetterie mai


