Mercredi 20 novembre, 2024

132 ahots behar dira ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenerako

132 ahots behar dira ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenerako

Proiektu parte-hartzaile honen bigarren edizio honetan abeslari ez profesionalek eszenatokira igo eta Euskadiko Orkestrarekin abesteko aukera berria izango dute.

‘Euskalerria’ eta ‘Carmen-Bizet’ kantatzea errealitate bihur daiteke orkestra handi batekin zuzenean abestu nahi dutenentzat.

Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenak lehen edizioa estreinatuko du Denboraldi Sinfonikoaren baitan, Glanert / Brahms izeneko eta Christoph-Mathias Muellerrek zuzendutako kontzertu-programan. Kontzertuak martxoaren 13 eta 17an izango dira Donostiako Kursaal Auditoriumean eta martxoaren 15ean Bilboko Euskalduna Jauregian.

 

 

Proiektu hori gauzatzeko, 120 ahots anonimo eta boluntario bildu behar dira guztira, eta Euskadiko Orkestraren webgunean eman beharko dute izena parte hartu nahi duten herritarrek abenduaren 10a baino lehen. Ezinbestekoa da gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea. Ondoren, 10 entseguetako ahalik eta gehienetara joatea eskatuko da.

Va Pensiero, Il Trovatore eta Maiteren interpretazioak (abesbatza misto eta orkestrarako) kontzertuen 10 eta 15 minutu artean hartuko ditu, eta Easo Abesbatzako 40 kide izango dira entsegu batzuetan zein eszenatokian aukeratutako herritarren abesbatzari laguntzeko.

Euskadiko Orkestrak aparteko aukera hau baliatzera animatzen ditu herritarrak; horietako batzuentzat agian amets bat da orkestra handi baten ondoan eta eszenatoki garrantzitsuetan zuzenean abestea. Informazio guztia eta izen-emateak euskadikoorkestra.eus-en.

Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.

 

 

Parte hartzeko baldintzak

 

  • Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea.
  • Parte hartzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa egingo da. Hautatua izan ez dena itxaron-zerrendan geratuko da, bajak gertatuz gero. Izena emateak ez du parte hartzea bermatzen.
  • Aurreikusitako 10 entseguetara ahalik eta gehienetara joatea eskatzen da.
  • Lehen entsegua baino lehen, ahots- eta piano-partitura eta ahotsen grabazioak parte-hartzaileen eskura jarriko dira.

 

 

Datak

 

  • Izen-ematea: azaroaren 19tik abenduaren 10era.
  • Zozketa eta hautatutako ahotsen jakinarazpena: abenduak 18.

 

 

Entsegu-plana

 

  • 10 entseguen datak: 2026eko urtarrilaren 14etik martxoaren 12ra. Egutegi osoa hemen ikusi.
  • Entsegu gehienak asteazkenetan izango dira, 19:15etik 21:45etara.
  • Tokia: Euskadiko Orkestraren egoitza (Miramon Pasealekua, 124, Donostia).

 

 

Kontzertuak

 

Schumann/Respighi programa sinfonikoa

Zuzendaria: Riccardo Frizza
Abesbatzaren zuzendaria: Gorka Miranda
Abesbatza: Easo Abesbatza

 

Datak:

  • Donostia (Kursaal Auditoriuma): 2026eko martxoak 16 eta 18.
  • Iruña (Baluarte): 2026eko martxoak 13.
  • Bilbao (Euskalduna Jauregia): 2026eko martxoak 14.

 

Obrak:

  • Euskalerria, ¡Ay, tierra vasca! (P. Sorozabal)
  • Bizet - Carmen. "Les voici" (G. Bizet)

 

Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez

Informations additionnelles

Informazioa eta izen-ematea
Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Ve
2 Sa
3 Di
4 Lu
5 Ma
6 Me
7 Je
8 Ve
9 Sa
10 Di
10 mai, 2026 Dimanche, 18:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Lu
12 Ma
13 Me
14 Je
15 Ve
16 Sa
16 mai, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Pablo Urbina Errenteria Acheter des billets
Musikaste. Concert de clôture
17 Di
18 Lu
19 Ma
20 Me
21 Je
22 Ve
22 mai, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 mai, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Tango berria
24 Di
25 Lu
25 mai, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ma
26 mai, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
27 Me
27 mai, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
28 Je
28 mai, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
29 Ve
30 Sa
31 Di