Jeudi 21 janvier, 2010

EUSKADIKO ORKESTRAK JOSÉ DE OLAIZOLAREN “SORGINETA” LANAREN BERTSIO BERRIA ESTREINATUKO DU ABONU-DENBORALDIKO 6. PROGRAMAN

EUSKADIKO ORKESTRAK JOSÉ DE OLAIZOLAREN “SORGINETA” LANAREN BERTSIO BERRIA ESTREINATUKO DU ABONU-DENBORALDIKO 6. PROGRAMAN
Kontzertu hauek José de Olaizolak idatzitako “Sorgineta” obraren gainean Tomás Aragüések idatzitako bertsio berriaren estreinaldiarekin irekiko dira. Kontzertuak urtarrilaren 22 eta 25ean Donostian, 23an Bilbon, 26an Gasteizen eta 27an Iruñean ospatuko dira eta bakoitzaren aurretik hitzaldi bana ospatuko da, Aurretiko Hitzaldiak zikloaren baitan

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu-Denboraldiko seigarren programari egingo dio aurre urtarrilaren 22 eta 27a bitartean. Kontzertu hauek José de Olaizolak idatzitako "Sorgineta" obraren gainean Tomás Aragüések idatzitako bertsio berriaren estreinaldiarekin irekiko dira. Kontzertuak urtarrilaren 22 eta 25ean Donostian, 23an Bilbon, 26an Gasteizen eta 27an Iruñean ospatuko dira eta bakoitzaren aurretik hitzaldi bana ospatuko da, Aurretiko Hitzaldiak zikloaren baitan.

"Sorgineta". 60. hamarkadan arrakasta handiz interpretatu zen José de Olaizolaren "Sorgineta" lana berreskuratu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Andrés Orozco-Estrada maisuaren zuzendaritzapean. Oraingoan, ballet-suite honen gainean Tomás Aragüések 2005ean idatzitako bertsioa interpretatuko da estreinakoz eta orduan Olaeta Balleten esku egon zen koreografia-lana Kukai Dantza Konpainiak burutu du orain, Euskadiko Orkestra Sinfonkoaren enkarguz. Abesbatzari dagokion zatia, berriz, José Manuel Tifek Errenteriako Andra Mari Abesbatzak interpretatuko du. Bertsio berri hau, non orkestrazioan txistua gehitzen den orkestrako beste instrumentu bat bezala, eta zazpi zenbaki eta beste hainbeste gai melodikorekin aurkezten da. Gai hauetako bi herrikoiak dira, gainerako guztiak, berriz, Olaizolak berak sortuak dira.

"Sorgineta" ballet-suitearen bertsio berri honetarako, Kukai Dantza Konpainiak koreografia Olaizolaren kontakizunean funtsatu du eta eszenaratzea ere honi egokitutakoa izango da. Jon Mayak sortutak koreografian dantza estilo ezberdinak nola elkarbizitzen duten ikus daiteke. "Sorgineta"ko pertsonaia bakoitzak badu bere izaera eta izaera horren araberako dantzaera ere bai. Sorgin Andereak, Zaldunak, Lirainek edota Herriak badute lengoaia koreografiko propio bat, baina oso modu naturalean bat egiten dute. Eszenaratzeari dagokionez, berriz, aipagarria da honen zuzendaritza Mireia Gabilondoren ardurapean egongo dela; izan ere, bera izan da "Sorgineta"ren aurretik, Kukai Dantza Taldea eta Tanttaka Teatroaren arteko lankidetzatik sortu diren hiru ikuskizunen eszena zuzendaria. Joan zen urtean errebelazio ikuskizunari Max saria merezi izan zuten "Hnuy illa..." ikuskizunagatik. Argizpena Xabier Lozanorena da eta jantzien diseinua, aldiz, Ana Turrillasena. "Sorgineta"rako Kukairen dantzari taldeak Vivien Ingrams (Sorgin Andrea) Jon Maya (Lirain) Eneko Gil (Arro) eta Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Nerea Vesga, Vanesa, Castaño eta Nagore Indakoetxeak (Herria) osatzen dute.

Egitaraua osatzeko, Rachamninov eta Ginasteraren lanak. Kontzertu hauen egitaraua osatzeko, jada bigarren zatian, Rachmaninoven Symphonic Dances (Dantza Sinfonikoak) partitura eta Ginasteraren Estancia. Danzas, opus 8a izango dira entzungai. Lehena testamentuaren izaera duen triptiko sinfonikoa dugu, non Rachmaninovek bere lana eta beregan indarra izan zuten eragin eta obsesioak biltzen dituen. Estancia. Danzas, opus 8a, berriz, Alberto Ginastera argentinarrak konposatutako bi obra koregrafikoetatik bigarrena dugu.

Aurretiko hitzaldiak. Programa hau osatzen duten kontzertu bakoitzaren aurretik hitzaldi bana ospatuko da, kontzertuaren egun berean 18.45etan. Hizlari lanetan Mark Barnés Donostian, Isabel Urrutia Bilbon, Daniel Oyarzabal Gasteizen eta Iruñean José Laínez izango dira.

Sigarren Abonu-Programako kontzertuak
Urtarrilaren 22 eta 25a: Kursaal Auditorioa. Donostia, 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Kursaaleko Foyer-ean. 18.45h
Urtarrilaren 23a: Palacio Euskalduna, Bilbao. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Euskaldunako B1 aretoa. 18.45h
Urtarrilaren 26a: Principal Antzokia. Gasteiz. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Hiria-Gunea aretoa (Antzokiaren aurrean).18.45h
Urtarrilaren 27a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Baluarteko Gola aretoa. 18.45h

Egitaraua

José de Olaizola (1883-1969):
Sorgineta [35'] (Tomás Aragüésen bertsioaren estreinaldia)
Sergei Rachmaninov (1873-1943): Symphonic Dances, opus 45 [36']
Alberto Ginastera (1916-1983): Estancia. Danzas, opus 8a [12']

Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Kukai Dantza Konpainia
Coral Andra Mari Abesbatza
(Zuz. José Manuel Tife)

Informations additionnelles

Esku-egitaraua
Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
13 mai, 2025 Mardi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
14 Me
14 mai, 2025 Mercredi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
15 Je
15 mai, 2025 Jeudi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Acheter des billets
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
16 Ve
17 Sa
17 mai, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Belharra Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Belharra
18 Di
19 Lu
20 Ma
21 Me
22 Je
23 Ve
24 Sa
25 Di
26 Lu
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 mai, 2025 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler
31 Sa
31 mai, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 16: Barrococo Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 16: Barrococo