Jeudi 25 Février, 2010

"MUSIKA FAMILIAN" ZIKLOA: LARUNBAT HONETAN "BAZEN BEHIN PERKUSIOA" KONTZERTUA OSPATUKO DA DONOSTIAN

"MUSIKA FAMILIAN" ZIKLOA: LARUNBAT HONETAN "BAZEN BEHIN PERKUSIOA" KONTZERTUA OSPATUKO DA DONOSTIAN
Kursaaleko Ganbera Aretoan PerKu-Va taldeak perkusioa haurtxo eta gazteen artean zabaltzeko diseinatutako proiektu pedagogikoa aurkeztuko du.

Larunbata 27an, arratsaldeko 18etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan, Donostian Euskadiko Orkestrak Kursaal Fundazioarekin koprodukzioan antolatutako Musika Familian zikloaren hirugarren emanaldia izango da. "Bazen behin perkusioa" izenburu harturik, PerKu-Va taldeak perkusioa haurtxo eta gazteen artean zabaltzeko diseinatutako proiektu pedagogikoa aurkeztuko du. PerKu-Va taldea elkarren artean lagunak diren Murtzia eta Valentziako bost perkusio irakaslek osatzen dute. Duela urte batzuk beren ideia eta ezagupenak partekatzea erabaki zuten hauek, egungo gizartearen musika eta kultura garapena bultzatzeko eta indartzeko proiektu musikal apartak sortzea helburu harturik. Ordutik, zenbait proiektu garatu dituzte, esaterako "Percufonies", "Percu-Pop" edo "Ibèrics".

Testuinguru horretan sortu da "Behin bazen perkusioa", gaztetxoenak soinuzko unibertso horretara hurbiltzeko asmoz. Zenbait instrumentu musikaren aldi ezberdinekin identifikatu izan dira: Errenazimentua biola eta lauteekin, Barrokoa organoarekin, Aro Klasikoa harizko laukotearekin, Erromantizismoa pianoarekin, etab. Hala, badirudi gure garaia perkusioaren aro bilakatzen ari dela. Oso urte gutxiren buruan perkusioak gaur egungo musikan pisu handia izatea lortu du. Kontzertua Iñaki Telleriak aurkeztuko du. Perkusiojole polifazetiko honek "De aire, tubos y tubas" ere aurkeztu zuen joan zen azaroan ziklo honen baitan eta, gainera, "Bazen behin perkusioa" ikuskizunaren sortzaile eta gidoigile den Manel Ramadaren ikasle ohia da. Kontzertu honen aurretik Sentsibilizazio Tailer bat ospatuko da, 16.45etan Kursaaleko Ganbera Aretoan bertan.

Kontzertu honekin ahalik eta gehien gozatzeko gutxieneko adin egokiena 4 urtetik aurrera da. Dena den, gure ateak beti daude zabalik 0 eta 90 urte bitarteko gazteentzat.

MUSIKA FAMILIAN. "Bazen behin perkusioa"
Ideia eta gidoia:
Manel Ramada
Eszena-zuzendaritza: Xema Palanca
Atrezzoa eta tresneria: Enric Juezas
Interpreteak: PERKU-VA. Toni Flores, Sergio Izquierdo, Alberto Marquina, Manel Ramada, Roberto Soria
Aurkezpena: Iñaki Telleria
Hizkuntza: elebiduna

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie juin

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
17 juin, 2026 Mercredi, 19:00 h.
Autres activités Prix BBVA Fondation Frontières de la Connaissance Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Prix BBVA Fondation Frontières de la Connaissance
18 Je
19 Ve
20 Sa
21 Di
22 Lu
22 juin, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma