komunikabideen aurrean aurkeztu berri da Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren 2010/2011 denboraldia.  Iñigo Alberdi eta Mikel Cañadaz gain, prentsaurrekoan izan dira Musika Familian zikloan koproduktore diren Gasteizko Antzokien Sarearen zuzendari Marta Monfort eta Kursaal Fundazioaren zuzendari artistiko José Antonio Echenique eta babesle den El Diario Vascoko ordezkari Shanti Ipiñazar; eta baita Eskola Haurrentzako Kontzertuetan lankide dugun Donostiako Udaleko Hezkuntza Ataleko ordezkari Ana Eskisabel.

Musika Gela Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Departamentuak diseinatzen dituen jarduera guztiak biltzen dituen marka da; jada finkatutako Musika Familian zikloko kontzertuak, Gasteiz eta Donostian, Ikastetxeentzako jarduerak izenburupean sortutako ekimenak, horien artean Egoitzara Bisitak, Tailerrak Ikastetxeetan, eta Eskola-haurrentzako kontzertuak eta aurtengoan estreinako aldiz burutuko diren Entsegu Irekiak. Honela, denboraldi honetan guztira hogeita sei izango dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa lokailu harturik gauzatuko diren musika-ekitaldiak.

Musika Familian zikloa, duela hamabost urte burutzen dena, Donostian Kursaal Fundazioarekin eta Gasteizen Udal Antzoki Sarearekin koprodukzioan burutuko da aurtengoan ere. Zikloa argudio ezberdinak erabilliz musika ezagutzen jarraitzeko sortutako bost proposamen interesgarrik osatuko dute. Kontzertu hauen sarrera-jarduera gisa, Sentsibilizazio Tailerrak izango dira, emanaldi bakoitza baino ordu batzuk lehenago eta ondoren entzun eta ikusiko denarekin lotura zuzena dutela.

Ikastetxeentzako Jardueren artean, denboraldi honetan ere azpimarragarriak dira Eskola-haurrentzako Kontzertuak. Ekimen honek 2000 haurretik gora bildu zituen iaz Orkestraren egoitzan. Jarduera hau Miramonen izango da berriz ere eskola-orduetan. Bere egiturak jarduera aurretik gelatan prestatzea ahalbidetuko du, Hezkuntza Departamentuak burutu eta kontzertuetara etorriko diren ikastetxeetako musika-irakasleei aurkeztuko dizkien gida didaktikoak oinarri harturik. Orkestrak gainera Egoitzara bisitak eta Ikastetxeetan Tailerrak ere jartzen ditu ikasle, irakasle eta bestelako taldeen eskura.

Denboraldi honetan Entsegu Irekiak dira berrikuntza nagusia. Hauek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, musika eta dantza eskola zein kontserbatorioetako eta Musikeneko irakasle eta ikasle eta irakasleei daude zuzendurik. Denboraldi honetan doako bi Entsegu Ireki programatu dira: lehenbizikoa joan zen azaroan burutu zen eta bigarrena otsailaren 17an izango da, 16.00etan Donostiako Kursaal Auditorioan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zulogonean eta Malandain Ballet Biarritz eszenatokian, biek bat egingo dute "Magifique" ikuskizuna aurkezteko, Thierry Malandainen koreografiaz eta Eduardo Portal musika-zuzendari dela. Jarduera hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, musika eta dantza eskola zein kontserbatorioetako eta Musikeneko irakasle eta ikasle eta irakasleei soilik zuzentzen zaie eta doakoa izango da.

Informations additionnelles

Prentsa-dosierra
Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert de Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia
Concert de Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me