Mercredi 14 mars, 2012

Radovan Vlatkovicek, tronpa-jotzaile gailenetariko batek, Euskadiko Orkestraren Haize-Sekzioa zuzenduko du

Euskadiko Orkestraren 2011/2012 Abonu-Denboraldia 9. programara helduko da ostiral honetan, hilak 16, Gasteizko Principal Antzokian. Kontzertu bakarrean, nazioarte mailako tronpa-interprete nagusienetako bat den Radovan Vlatkovic berriz ere lankidetzan arituko da Euskadiko Orkestrarekin. Baina oraingoan zuzendari gisa arituko da.

Radovan Vlatkovic (Zagreb, 1962), Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoko tronpa bakarlari izan zen eta postu hau bere ibilbidea bakarlari gisa jarraitzeko utzi zuen. Egun tronpa-jotzaile ospetsuenetakoa da eta jarduera pedagogikoari dagokionez irakasle da Salzburgeko Mozarteumean eta Madrilgo Sofia Erregina Goi Mailako Musika Ikastegian. Vlatkovicek 2009an egin zuen debuta Euskadiko Orkestraren Denboraldian, Krzysztof Pendereckiren zuzendaritzapean bakarlari aritu zela, eta orain Orkestraren Haize-Sekzioa zuzentzeko itzuli da gurera.

Kontzertu honetako egitaraua Mendelssohnen Nokturnoa haizeentzako, Dvoráken Serenata haizeentzako eta Mozarten Gran Partita obrek osatzen dute. Juan Manuel Viana, egitarauari oharren egile kritikariak hitz hauekin laburbildu du: "Haize instrumentuetarako Gran Partita izugarrizkoarekin, garaiko serenatek eta divertimentoek ezaugarri zuten izaera arina, adeitsua eta gorte girokoa gainditu zuen Mozartek. Berak utzitako ondarea 1824an jaso zuen Mendelssohn nerabeak haren obra ezezagunetako baten bitartez eta, mende erdi geroago, Dvorákek, bere sustrai eslovakiarrei tinko eutsi zien Serenata zoragarrian jaioterriko folklorearen arrastoa eta musika herrikoia jotzen zuten talde haien nortasun landatarra konbinatzean".

Kontzertua Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan. Bezperan, osteguna hilak 15ean, Orkestrako Haize-Sekzioak, kroaziar birtuosoaren zuzendaritzapean, egitarau hori bera interpretatuko du Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, erakunde honen kontzertu-programazio interesgarriaren baitan.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert du Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia Acheter des billets
Concert du Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me