Jeudi 17 mai, 2012

Gertutik: Daniel Müller-Schotten errezitala Miramongo Matinéetan

Gertutik: Daniel Müller-Schotten errezitala Miramongo Matinéetan
Maiatzaren 19 larunbatean Schumann eta Brahmsen obrak interpretatuko ditu Pedro José Rodríguez pianojotzaileak lagundurik.

Maiatzaren 19 larunbatean, Miramongo Matinéeak zikloak ohikoak dituen ildoetako bati jarraiki, bakarlari gailen baten errezitala eskainiko du. Egunotan Euskadiko Orkestrarekin Abonu Denboraldian (gaur eta bihar Kursaal Auditorioan), Andrey Boreykoren zuzendaritzapean ari Daniel Müller-Schott biolontxelojoleak ordu batzutarako auditorio handiak utzi eta errezital bat eskainiko du Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzako aretoan.

Izan ere, musika sinfonikoaren arloan, alemaniar musikari hau maila gailenenko orkestrekin batera aritzen da, horien artean New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa, Chicago zein Bostoneko orkestra sinfonikoak, BBC-ko orkestra filarmonikoa eta Frantziako Orkestra Nazionala; eta ganbera-musikari dagokionez ere interprete garrantzitsuenekin aritzen da mundo osoko aretoetan: Anne-Sophie Mutter, André Previn, Renaud Capuçon eta Steven Isserlis, besteak beste.

Daniel Müller-Schottek (Münich, 1976), Pedro José Rodríguez donostiar pianojoleak lagundurik, Robert Schumannen Fantasiestücke, opus 73 eta Johannes Brahmsen Biolotxelo eta pianorako 2. sonata fa maiorrean, opus 99 interpretatuko ditu.

Kontzertua goizeko 11etan hasiko da eta sarrerak www.kutxasarrerak.net eta Telekutxa (943 00 12 00) bidez eros daitezke, eta kontzertu egunean baita Orkestraren egoitzan ere, 10.30etatik aurrera. Halaber, gogorarazten dizuegu doako autobus zerbitzua dagoela egoitzara etortzeko, 10.25etan Gipuzkoa Plaza, 4tik atera eta Antso Jakituna, 18an eta Madrilgo Hiribidea, 34ean geldialdiak egiten dituelarik.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
19 Ve
20 Sa
20 septembre, 2025 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Festival : Concert & Projection Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Festival : Concert & Projection
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
29 septembre, 2025 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ma
30 septembre, 2025 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Berlioz / Ravel