Mardi 29 mai, 2012

Euskadiko Orkestrak udako gau beroak gogora ekarriko dizkigun egitarau batekin itxiko du denboradia Gasteiz, Iruña eta Bilbon

Euskadiko Orkestrak udako gau beroak gogora ekarriko dizkigun egitarau batekin itxiko du denboradia Gasteiz, Iruña eta Bilbon
Yan Pascal Tortelier-en zuzendaritzapean, Sophie Koch mezzoa bakarlari dela. Maiatzaren 31an Gasteizen, ekainaren 1 eta 4an Donostian, 5an Iruñean eta 6an Bilbon.

Euskadiko Orkestra maiatzaren 31 ostegunetik aurrera Gasteizko Principal Antzokian, Iruñeako Baluarten eta Bilboko Euskalduna Jauregian 2011/2012 Abonu-Denboraldia itxiko duen programa porestatzen ari da egunotan. Kursaalean, berriz programa bat gehiago gelditzen da denboraldia amaitzeko. Yan Pascal Tortelier zuzendari dela, "Gauaren berotasunean" izenburupean Udako gau bateko ametsa mendelssohndarraren obertura, Berliozen Les nuits d'été, Sophie Koch mezzosopranoa bakarlari dela, eta Rachmaninoven 2. Sinfonia biltzen dituen egitaraua proposatzen du. Maiatzaren 31an Gasteizen, ekainaren 1 eta 4an Donostian, 5ean Iruñean eta 6an Bilbon.

Mendelssohnen Udako gau bateko ametsa obraren Obertura magiaz bildutako giroak irudikatzen maisutasunez aritzen den konpositore gaztearen geinuaren lehenbiziko aztarna dugu. Eta ondoren, Rachmaninoven Bigarren Sinfonia, Dresdeneko erbestean konpositorea inguratzen zuten ezkortasun eta herriminaren isla.

Sophie Koch mezzosopranoak Berliozen Les nuits d'été (Udako gauak) interpretatuko du Orkestrarekin batera. Orkestrak obra hau interpretatzen duen lehenbiziko aldia da. 1997/1998 denboraldian Royal Opera House Covent Garden ezagunean Siviliako Bizargina operan Rosina eginez debuta egin ostean, Sophie Koch frantziarra mundo mailan panorama lirikoko areto nagusienetan aritu da (Berlin, Milan, Londres, Paris, Tolosa, Brusela, Madril, Zurich, Geneva, Salzburg, Drede eta abar). Udako gauak Berliozen lagun Théophile Gautier-ek idatzitako sei poematan oinarritutako ahots-zikloa da; honetan "ametsak, gauaren misterioa eta maitasunaren enigmak izugarrizko dotoreziaz adierazten dira", egitarauari oharren egile Juan Manuel Vianaren hitzetan.

Yan Pascal Tortelier (Paris, 1949) zuzendari gonbidatu gisa arituko da Euskadiko Orkestraren podiumean. Bere ibilbide luzean zehar Tolosako Orkestraren zuzendari elkartua izan da, zuzendari nagusia Pittsburghen, BBCko Filarmonikoaren titularra Londresen, Londresko Musika Errege Akademiako zuzendari nagusi gonbidatua. Gainera zuzendari gonbidatu gisa munduko orkestra entzutetsuenak zuzendu izan ditu: Londresko Sinfonikoa eta Filarmonikoa, Amsterdameko Concertgebouw, Filarmoniko Txekiarra, San Petersburgo, Milango Scala eta Filadelfiako Filarmonikoak, Boston eta Chicagoko Sinfonikoak, Los Angelesko Filarmonikoa, besteak beste.

Donostian denboraldia ekainaren 14 eta 15eko kontzertuekin amaituko da. Emanaldi hauek Andrés Orozco-Estradak zuzenduko ditu eta bakarlari Leticia Moreno biolinjotzailea arituko da, 2010ean arrakasta handiz debuta egin ostean Orkestraren denboraldira itzuliko dena.

Prochains événements

Concerts & Billetterie avril

1 Me
2 Je
3 Ve
4 Sa
5 Di
6 Lu
7 Ma
8 Me
9 Je
10 Ve
10 avril, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián
Rachmaninoff / Bartok
11 Sa
11 avril, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 12: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián
Matinée 12: Ensemble Phantasy
12 Di
13 Lu
13 avril, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Bartok
14 Ma
14 avril, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña
Rachmaninoff / Bartok
15 Me
15 avril, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo
Rachmaninoff / Bartok
16 Je
17 Ve
18 Sa
19 Di
20 Lu
21 Ma
21 avril, 2026 Mardi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
22 Me
22 avril, 2026 Mercredi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
23 Je
23 avril, 2026 Jeudi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
24 Ve
25 Sa
25 avril, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 13: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 13: Delicia Ensemble
26 Di
27 Lu
28 Ma
29 Me
30 Je