Jeudi 31 mai, 2012

Kaabestri taldea Miramongo Matinéen itxieran

Kaabestri taldea Miramongo Matinéen itxieran
Franz von Biber-en “Battalia” obraren inguruko kontzertu bat eskainiko du ekainaren 2an denboraldiko azken Matinéean.

Eszenatokian hogeita lau musikari bilduz, gehienak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak, Kaabestrik "Battalia" aurkezten du, izenburu berdina duen Franz von Biber-en obra oinarri harturik. Partitura hau erreferentzia gisa harturik, XVII. eta XVIII. mendeetan murgilduko den kontzertua eraiki dute. Battallia orijinaltasun handiko musika-lana da, kontzeptu dramatiko baten alde lan egiten duten efektu ugari biltzen dituena. 1673. urtean idatzia, ondoren sarritan erabiliko diren errekurtsoen aurrekaria da, horien artean tonalitate politonalitatea eta "col legno" delakoa (harien kontra arkuaren zura kolpatzea). Obra musikazko eszenataz baliatzen dira maiaera dramatikodun gatazka bat islatzeko.

Testuinguru honetan, larunbatean garai bereko konpositore ezberdinak izango ditu lagun Biber-ek: Jan Dismas Zelenka, Barroko berantiarreko konpositoreengandik hurbil, egun oso estimatua da gai, kromatismo zein erabilitako progresioen orijinaltasungatik, guzti honek Bachengana gerturatzen duelarik; Johann Sebastian Bach bera eta honek idatzitako Brandenburgoko Kontzertuetatik hirugarrena, guztien artean ezagunena, ziur aski; eta Georg Philipp Telemannen Ouverture-Suite "Burlesque de Quixote", berau izan zen aitonen seme argiaren istorioa pentagrara eraman zuten lehenbiziko konpositoreetako bat, kasu honetan ganbera-orkestrarako pieza pipertsu, argitsu eta alaia sortuz.

Ekainaren 2 larunbatean Miramongo Matinéeak zikloaren azken emanaldia izango da Euskadiko Orkestraren egoitzan. Denboraldi poliedrikoa izan da aurtengoa; eskaintza, anitza benetan: ganbera musika, abesbatzarako musika, jazza, Euskadiko Orkestraren entsegu bat, nazioarte mailako ospedun bakarlariak... garai guztietako partiturak interpretatu dituztelarik. Amaiera gisa, Kaabestri taldea berriz ere arituko da gurean joandako denboraldian John Coriglianoren "Biolin gorria"rekin lortutako arrakstaren ondoren.

Kontzertua goizeko 11etan hasiko da eta sarrerak www.kutxasarrerak.net eta Telekutxa (943 00 12 00) bidez eros daitezke, eta kontzertu egunean baita Orkestraren egoitzan ere, 10.30etatik aurrera. Halaber, gogorarazten dizuegu doako autobus zerbitzua dagoela egoitzara etortzeko, 10.25etan Gipuzkoa Plaza, 4tik atera eta Antso Jakituna, 18an eta Madrilgo Hiribidea, 34ean geldialdiak egiten dituelarik. 

Prochains événements

Concerts & Billetterie mars

1 Di
2 Lu
3 Ma
4 Me
5 Je
6 Ve
7 Sa
8 Di
9 Lu
10 Ma
11 Me
12 Je
13 Ve
13 mars, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Acheter des billets
Schumann / Respighi
14 Sa
14 mars, 2026 Samedi, 19:30 h.
Saison symphonique Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Schumann / Respighi
15 Di
16 Lu
16 mars, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Schumann / Respighi
17 Ma
17 mars, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Me
18 mars, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Schumann / Respighi
19 Je
20 Ve
21 Sa
21 mars, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 11: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 11: Ensemble clásico
22 Di
23 Lu
24 Ma
25 Me
26 Je
27 Ve
28 Sa
29 Di
30 Lu
31 Ma