Jeudi 13 décembre, 2012

Eskuragarri dago "Madera de deriva", Euskadiko Orkestrak Jorge Drexlerrekin "n" bere app-erako grabatutakoa

Eskuragarri dago "Madera de deriva", Euskadiko Orkestrak Jorge Drexlerrekin "n" bere app-erako grabatutakoa
Jorge Drexler eta berak sortutako "n" aplicanción delakoa aurtengoan musika eta teknologiaren inguruan gertatutako fenomenoetako bat bilakatu dira.

Jorge Drexler eta berak sortutako "n" aplicanción delakoa aurtengoan musika eta teknologiaren inguruan gertatutako fenomenoetako bat bilakatu dira. Erabiltzaileari zuzenean bere abestietan esku hartzeko aukera ematea arrakasta itzela izan da. Izan ere, Espainian musika app-en artean 1. postua lortu du eta berrogeitik gora herrialdetan arrakasta nabarmena izan eta aldeko kritikak merezi izan ditu.

App-ak gailu mugikorretan erabilgarri izateko espreski sortutako 3 abesti biltzen ditu: "Habitación 316", "Madera de deriva" eta "Décima a la décima". Hauek interakziorako aukera berri harrigarriak eskaintzen dituzte, orkestra sinfoniko batekin eta artista gonbidatuekin lankidetza ahalbidetzeaz gain. Hiru kantuak Samsung Apps-ek bakarrik eskainiko ditu doan.

Berrikuntza musikal zein teknologiko hau etengabean musika sortzeko bide berrien bila ari den Jorge Drexler artista apartaren eskutik datorkigu. Proiektu honetan Samsung izan du lankide, garapenean aktiboki lan egin duelarik. Lehenengo aplicanción honi Samsung App-en euskarri esklusiboa eman dio, estreinakoz musika eta kultur-munduaren alde apostu eginez.

"Madera de deriva" gauzatzeko, Jorge Drexlerrek Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta KUP Taldea tolosar abesbatza izan zituen lagun. Fernando Velázquezen zuzendaritzapean ("Lo Imposible, "Lope", eta abarren soinu banden konpositorea), Orkestrak Donostian duen egoitzan grabatu zuten. Egitasmoan esku hartu zuten laurogeitik gora musikariek emanaldi ezohiko batean grabatu zuten Drexler-en kantua.

Jorge Drexler eta mundu mailan konbergentzia digitalaren teknologian lider Samsung Electronics Co., Ltd, konpainiaren arteko elkarlanak, Warner Music Spain eta Wake App entrepresekin lankidetzan, n mundu osoan zehar milaka smartphone zein tabletetan egotea ahalbidetu du.

Nola funtzionatzen du n2 - Madera de deriva kantuak? Kantua 12 pistatan banatzen da (gehi ahotsa) eta hauek guztiak batera entzutean erabat instrumentaturiko tema osatzen dute. Aplikazio hau erabili ahal izateko terminalak "lokalizazio" funtzioa aktibaturik izan behar du, horren arabera aktibatuko baitira orkestraren zenbait sekzio. Erabiltzaileak ahotsaren pista soilik aktibatuta duela ekingo dio aplikazioa erabiltzeari eta bere lokalizaioaren arabera instrumentu talde berri bat (pista bat) izango du, non eta aurretik ez duen. Erreproduzioan erabiltzaileak desblokeatutako pistak aktibatu edo desaktibatzeko aukera izango du. Aldiro erabiltzaileari gertuen duen hurrengo instrumentua zein noirabidetan eta gutxi gora-behera zein distantziara dagoen adierazten zaio. Gainera erabiltzaileak jardueraren bista bat izango du. Honetan, desblokeatutako pistei dagokionez, instrumentu horiek abestiaren zein unetan nabarmentzen diren ikus ahalko du. Kantu bakoitza amaitzean, erabiltzaileari kantua berriz ere erreproduzitu edo partekatu ahal izateko audio-artxibo bat sortzeko aukera emango zaio. Ezaugarri hau in-app ordainketa bidez desblokeatu behar da. Zerbitzarian egiten denez, sortutako artxiboa sare sozialetan partekatu daiteke.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie octobre

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
14 Me
15 Je
15 octobre, 2026 Jeudi, 09:45 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
16 Ve
17 Sa
17 octobre, 2026 Samedi, 12:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 octobre, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Di
19 Lu
20 Ma
20 octobre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Me
22 Je
22 octobre, 2026 Jeudi, 11:15 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
23 Ve
23 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 2: H.E.C.
25 Di
26 Lu
26 octobre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron