Jeudi 25 avril, 2013

Asier Polo biolontxelojotzailea Miramongo Matinéetan

Miramongo Matinéeak zikloaren baitan, apirilaren 27 larunbateko emanaldian gonbidatu berezia izango dugu, Asier Polo biolontxelojotzailea. Euskadiko Orkestrako musikariekin batera askotariko egitaraua eskainiko digu, intentsitate eta emozio handiduna. Errepertorioa bakoitzari dagokion generoan monumentalak diren obrek osatzen dute. Lehenbiziko zatian Gaspar Cassadóren Biolontxelo bakarrerako suitea izango da entzungai eta bigarrengoan, berriz, Franz Schuberten Harietarako kintetoa do maiorrean. Lagun izango ditu Irene Echeveste eta Larraitz Oiartzabal biolinjotzaileak, Delphine Dupuy biolajotzaileta eta Juan Ignacio Emme biolontxelojotzailea.

Asier Polo eta Euskadiko Orkestra 1995.ean, Abonu Denboraldian, lehenbiziko aldiz elkarlanean aritu zirenetik, ugariak izan dira elkarrekin gauzatutako proiektuak: kontzertuak Abonu Denboraldian, errezitalak Miramongo Matinéetan, haurrentzako kontzertuak, estatu zein nazioarte mailako birak (horien artean 2007an Brasilera egindakoa) edo grabaketa ezberdinak, Claves disko etxeak argitaratutako Euskal Konpositoreen Bilduman J.M. Usandizaga, Francisco Escudero eta Luis de Pablori eskainitako diskak eta, duel gutxi, Et'Cetera-k plazaratutako Sofia Gubaidulinaren inguruko monografikoa.

Bere belaunaldiko biolontxelojotzaile onenen artean dugu Asier Polo (Bilbo, 1971) eta bakarlari gisa estatu zein nazioarteko orkestra garrantzitsuenekin ari ohi da lankidetzan. Pinchas Steinberg, Christian Badea, Rafael Frühbeck de Burgos, Claus Peter Flor, Günther Herbig, Antoni Wit edo Anne Manson-en zuzendaritzapean aritu da eta baita estatuko zuzendari gailenekin batera ere. Josep Colom, Eldar Nebolsin, Gerard Caussé, Janáček laukotea edo Alfredo Kraus izan ditu lagun eszenatokian; azken honekin Maggio Fiorentino, Londresko Covent Garden, Zuricheko Tonhalle eta Vienako Musikverein-ean eta Japoniako areto nagusienetan izan zen. Obra berrien sustatzaile, Gabriel Erkoreka, Luis de Pablo eta Antón García Abrilek obra ezberdinak eskaini dizkiote. Bere diskografia Claves, RTVE, Marco Polo edo Naxos disko etxeek argaitaratutako hamalau erreferentziek osatzen dute guztira. Egun Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle da. Asier Polok Francesco Rugieri biolontxelo bat (Cremona, 1689) jotzen du, Banestoren lankidetzarekin eskuratua.

Matinéerako aukeratutako programari dagokionez, Gaspar Cassadóren (Bartzelona, 1897-Madril, 1966) Suitea bere garai emankorrenean sortua da, 1920ko hamarkadaren erdialdera. Dantza izaeradun hiru mugimenduk osatzen dute, Kodaly eta Ravelen eragina gordetzen dutenak. Hungariar jatorriko Janos Starker biolontxelojotzaile estatubatuarrak eman zuen ezagutzera. Franz Schuberten (Viena, 1797-Viena, 1828) Harietarako kintetoa do maiorrean, opus 163, D956 bere ganbera obrarik ederrena da eta, behar bada, bere obra guztien artean handiena, emoziori, landutako materiaren kalitateari eta perfekzio formalari dagokionean.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Ma
2 Me
3 Je
4 Ve
5 Sa
6 Di
7 Lu
8 Ma
9 Me
10 Je
11 Ve
12 Sa
13 Di
14 Lu
15 Ma
16 Me
17 Je
18 Ve
19 Sa
19 septembre, 2026 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Di
21 Lu
22 Ma
23 Me
24 Je
25 Ve
25 septembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
26 Sa
27 Di
28 Lu
28 septembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Résurrection
29 Ma
29 septembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
30 Me
30 septembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection