Jeudi 16 janvier, 2014

Euskadiko Orkestraren kontzertua Miramongo Matinéetan

Euskadiko Orkestraren kontzertua Miramongo Matinéetan
Larunbatean, hilak 18an, bakarlari gonbidatu ariko dira Lorenz Nasturica-Herschcowici, EOSren kontzertino gonbidatu iraunkorra, eta Juan Ignacio Emme, Orkestrako biolontxelo bakarlaria

Urtarrilaren 18 larunbatean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere egoitzako auditorioan gauzatzen duen ganbera zikloko protagonista bilakatuko da. Eta Lorenz Nasturica-Herschcowici, bere kontzertino iraunkor gonbidatu eta Juan Ignacio Emme, Orkestrako biolontxelo bakarlariaren eskutik egin ere. Elkarrekin egitarau arras erakargarri bat eskainiko dute: Johannes Brahmsen azkena eta Ludwig Van Beethovenen lan ezagunena izango dira aurrez aurre. Biolin, biolontxelo eta orkestrarako kontzertu bikoitza, Brahmsek orkestrarako sortutako azken lana, batetik eta Beethovenen Bosgarren Sinfonia, « Patuarena », obra unibertsala, bestetik.

Euskadiko Orkestrako kontzertino gonbidatu iraunkor izan eta Orkestra honekin bakarlari gisa Abonu Denboraldian zein azioarte mailako biratan aritu izanaz gain, Lorenz Nasturica-Herschcowici Municheko Orkestra Filarmonikoko kontzertino, Trio Celibidache delakoaren sortzaileetako bat eta Berlineko Orkestra Filarmonikoaren Oktetoko lehenengo biolina ere bada. Kide, kontzertino edo bakarlari gisa, orkestra honen ensemble ezberdinekin aritu da halaber. 2012an katedra bat eskuratu zuen Tokyoko Senzoku Gakuen College of Music delakoan. 2004.etik Municheko Orkestra Filarmonikoko Ganbera Orkestraren buru da, Hélène Grimaud, Anne-Sophie Mutter edo Nikolaj Znaiderekin aritu delarik. 2013. urteaz geroztik Valery Gergievek zuzentzen duen San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Stradivari-Ensemble delakoaren buru eta orkestrako lehenbiziko kontzertino gonbidatua da. 1692an Antonio Stradivarik eraikitako "Ex Hegedus" biolina jotzen du, Hamberger Fine Stringed Instruments erakundeari esker.

Juan Ignacio Emmek, Euskadiko Orkestrako biolontxelo bakarlariak Mendozan, Argentinan, ekin zion biolontxeloa ikasteari eta 2006an Buenos Aireseko Beethoven Kontserbatorioan graduatu zen. Hainbat urtetan Schleswig-Holstein Jaialdiko orkestrako eta Orquesta Juvenil de las Américas orkestrako biolontxelo bakarlaria izan da eta Argentinako hainbat hiritan, El Salvador eta Washington-en eskaini ditu kontzertuak. 2007an Tel Aviv-eko Unibertsitateko "Buchman-Mehta School" delakoan beka bat eskuratu zuen; bertako orkestrako bakarlari eta laukote egonkorreko kide izan zelarik. 2009tik aurrera "Artist Diploma" eskuratzeko ikasketak burutu zituen Los Angeleseko (California) "The Colburn School" ospetsuan. Erakutsitako aldaberatasunari esker 2011ean "Esession strings" taldeko biolontxelo nagusi gisa grabatzeko izan zen aukeratua; egun ere talde honetako kide izaten darrai eta Los Angelesko zine eta telebista ekoizle garrantzitsuenentzat eta EEBB, Espainia eta Latinoamerikako musika ekoizleentzat zein CMH taldearentzat grabaketak egiten dituztelarik.

Kontzertu honetarako sarrera solteek 7€ko prezio bakarra dute eta kontzertuaren egunean Orkestraren egoitzako leihatilan erosi ahalko dira.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. Matinéea dagoen egunetan bakarrik erabilgarri den garraiobide hau 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Ma
2 Me
3 Je
4 Ve
5 Sa
6 Di
7 Lu
8 Ma
9 Me
10 Je
11 Ve
12 Sa
13 Di
14 Lu
15 Ma
16 Me
17 Je
18 Ve
19 Sa
19 septembre, 2026 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Di
21 Lu
22 Ma
23 Me
24 Je
25 Ve
25 septembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
26 Sa
27 Di
28 Lu
28 septembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Résurrection
29 Ma
29 septembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
30 Me
30 septembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection