Jeudi 22 mai, 2014

Euskadiko Orkestra Musikasteko itxiera kontzertuan ariko da

Musikaste, Errenteriako Euskal Musikaren Astearen itxiera kontzertuan elkarrekin ariko dira jaialdiaren sortzaile Andra Mari Abesbatza, José Manuel Tifek zuzentzen duena, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bilduko ditu, azken hau Guillermo García Calvoren zuzendaritzapean. MUSIKASTEren ideiak biltzen dituen egitaraua interpretatuko dituzte: euskal egileen ahatztutako obrak berreskuratzea eta egungo obrak bultzatzea, gure inguruko interprete nabarmenekin elkarlanean. Entzungai izango dira Valentín de Zubiaurreren bi operatako zatiak, Francisco Escuderoren Zigor! operako pasarte sinfoniko esanguratsuenekin osatutako suitea, eta Enrique Vázquez arabarraren lan sinfoniko baten eta Lorenzo Ondarraren Abesdantzak obra sinfoniko-koralaren estreinaldiak.

Valentín de Zubiaurre bizkaitarraren obretatik, 1871an Madrilgo Teatro de la Alhambra antzokian entreinatutako Don Fernando el Emplazado operaren preludioa eta 1877.ean Teatro Real antzokian estreinatutako Ledia operaren preludioa eta 1. ekitaldiko Bailable izango dira entzungai. Zigor! operaren Suitea, Zati Sinfonikoak Francisco Escuderoren opera handiaren pasarte sinfoniko nagusienak entzuteko aukera berria dugu. Enrique Vázquezen Inquietum est cor nostrum, berriz, San Agustinen Fecisti nos, Domine, ad te, et inquietum est cor nostrum donec requiescat in te esaldia oinarri harturik sortutako obra da, beste bi partiturekin batera. Kontzertua amaitzeko, Lorenzo Ondarra Bakaikuko konpositorearen Abesdantzak interpretatuko da estreinakoz. 2008ko obra hau abesbatza eta orkestrarako dago idatzia eta sei sekziotan banatzen da.

Kontzertua maiatzaren 24 larunbatean izango da, Errenteriako Fatimako Parrokian, arratsaldeko 20:30etan.

Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Ma
2 Me
3 Je
4 Ve
5 Sa
6 Di
7 Lu
8 Ma
9 Me
10 Je
11 Ve
12 Sa
13 Di
14 Lu
15 Ma
16 Me
17 Je
18 Ve
19 Sa
19 septembre, 2026 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Di
21 Lu
22 Ma
23 Me
24 Je
25 Ve
25 septembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
26 Sa
27 Di
28 Lu
28 septembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Résurrection
29 Ma
29 septembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
30 Me
30 septembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection