Mercredi 18 mars, 2015

KEA Ahots Taldeak erlijio musika garaikidea interpretatuko du Miramongo Matinéetan

Martxoaren 21 larunbatean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan Miramongo Matinée berri bat izango da. Egitarauan, Jean Yves Daniel-Lesur eta Agustí Charles Solerrek sortutako erlijio musika garaikideko obrak, KEA Ahos Taldeak interpretatuak. KEA taldearekin batera ariko dira gainera Rennier Piñero (errezitatzailea), Elena Martínez de Murguía (viola da gamba), Robert Pajewski (viola d'amore) eta Ander Telleria (akordeoia).

Le Cantique des Cantiques partiturak, Jean Yves Daniel- Lesurek (1908-2002) 1952. urtean sortutakoak, honek André Jolivet eta Olivier Messiaenekin batera sortutako La Jeune France taldearen idealei erantzuten die: konposizio-molde gizatiarrago bat, ez hain abstraktua, berrezartzea, musikaren betiereko balio espiritualak berreskuratzea eta mistizismoaren eta ekiladeko joeradun erotismoaren bidez aberastea, alegia; zenbaitek neo-inpresionismo izena eman dio estetika honi.

Requiem de l'oubli (Ahaztearen requiema), Agustí Charles Solerrek (1960) KEA Ahots Taldearen enkarguz eta INAEMaren laguntzaz 2011an konposatua, 6 ahotsetarako abesbatza mistorako, viola de gamba, viola d'amore, akordeoi eta errezitatzaile batentzat dago idatzia. Testuak Lucreciorenak, Rilkerenak eta kristau requiemetik hartutakoak dira eta jarraitasunik gabe txandakatzen dira, ahotsen eta instrumentuen arteko etengabeko elkarrizketan.

KEA Ahots Taldea Tolosan sortu zen 1997an eta ordutik gaurdaino azken mendeko koru-musika hedatzeko lan garrantzitsu eta sendoa egin du, musikagile gazteen hamaika lan enkargatuz eta estreinatuz. Enrique Azurzak zuzentzen duen talde hau osatzen dutenak dira Ana Otxoa, Marije Ugalde, Miren Garikano, Isabel Lácar, Ainara Hernández, Mario Hernández, Xabier Barriola, Iñigo Vilas, Javier Alberdi, Josu López-Soraluze, Xabier Sarasola eta Pablo Azpeitia.

Kontzertua goizeko 11etan hasiko da eta sarrerak (7€) www.euskadikoorkestra.eus eta www.kutxabank.es webguneetan eros daitezke, eta kontzertu egunean baita Orkestraren egoitzan ere, 10.30etatik aurrera. Halaber, gogorarazten dizuegu doako autobus zerbitzua dagoela egoitzara etortzeko, 10.25etan Gipuzkoa Plaza, 4tik atera eta Antso Jakituna, 18an eta Madrilgo Hiribidea, 34ean geldialdiak egiten dituelarik.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert de Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia
Concert de Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me