Mercredi 17 Février, 2016

"Zirrika, irrika... musika!" ikuskizunak 3tik 6 urtera bitarteko haurrak ekarriko ditu Miramonera

Gaurtik, otsailaren 17tik 23ra bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzak berean hartuko ditu ehundaka haur txiki. Musika Gelaren programazioari helduta, "Zirrika, irrika... musika!" ikuskizunaren garaia da. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Euskadiko Orkestrako lau musikarik sortutako Kaabestri hari laukoteak eta Xabier Zabala konpositore eta musikariak algara eta jolasen bidez musika nonahi dagoela diete hiru eta sei urte bitarteko haurrei. Ikastetxeei zuzendutako Eskola Kontzertuak zikloaren baitan, haur hekuntzako umeei zuzenduta, eguneko bi emanaldi izango dira otsailaren 17, 18, 19, 22 eta 23an. Eta hilaren 20 larunbatean familiarteko publikoarentzat bi txanda izango dira Musika Familian zikloan (bi emanaldi hauetarako sarrerak agortuta daude jada).

Musika eta jolasen bidez, "Zirrika, irrika... musika!" ikuskizunak eguneroko bizitzako egoeratan musikak betetzen duen lekua islatzen du. Jo eta abestuko dituzten kanten artean, hainbat ziur ezagunak izango zaizkie haurrei, baina izango da halaber gaztetxoenei musikaren historiako konpositore nagusienetako hainbaten lana hurbiltzeko tarterik. Izan ere, Pirritx Porrotx eta Marimototsen azken disko bikoitzean bildutako hainbat doinu (gehienak Xabier Zabalak sortu eta Joxan Ormazabal idazlearen eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen hitzak dituztenak) Ravel, Vivaldi edo Bachen musikalanekin uztartuko baitituzte. Horrela, "Astoa ikusi nuen" klasikoa edo "Maite zaitut" kantekin batera, Ravelen Boleroa edo Vivaldiren Lau urtaroak izango dira entzun eta dantzagai.

Eskola Kontzertuen baitan, gaur asteazkena Donostiako The English School, Maria Auxiliadora, Intxaurrondo ikastola eta Herrera Ikastetxeko haurrak eta Zeraingo Herri Eskolako zein Aizarnazabalgo Basakaitz Eskolako haurrak izango dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara bertaratuko direnak. Eta datozen egunotan Zestoa, Deba, Azpeitia, Beasain, Ereñotzu, Berrobi, Errenteria, Berastegi, Orio, Oiartzun, Ataun eta Donostiako hainbat ikastetxetako ikasleak etorriko dira Miramonera. Guztira 1700 haur baino gehiago izango dira, haien partaidetza bultzatu asmoz, oholtzan bertan eseri eta pailazo nahiz musikariekin kantatu, jolastu eta ikasiko dutenak.

Euskadiko Orkestraren Musika Gelak ikastetxeei zuzendutako jardueren artean, Eskola Kontzertuak zikloa Gipuzkoako Batzar Nagusiekin eta Donostiako Udalarekin lankidetzan antolatzen da. Ziklo honen baitan, Haur Hezkuntz kuskizunaz gain, joan zen azaroan "Stick Dance Quartet" perkusio-kontzertua izan zen Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta apirilean, berriz, "Planeten Soinua" izango da, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzat. Orokorrean hartuta, 18 kontzertu izango dira Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan eta 40 ikastetxetako 5200 ikasle bertaratuko dira.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert du Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia Acheter des billets
Concert du Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me