Lundi 29 Février, 2016

"LA LLAMA" CDa

"LA LLAMA" CDa
Jose Mª Usandizagaren "La Llama" operaren grabaketa jasotzen duen CDa Euskadiko Orkestraren fonotekan dago jadanik

Jose Maria Usandizagaren "La Llama" operaren kontzertu bertsioa berrestreinatu zeneko zuzeneko grabaketa jasotzen duen CDa Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren fonotekan dago jadanik. Deutsche Grammophonek editatutako disko bikoitz hau egitasmo handi baten emaitza da, izan ere partituraren edizioan lan handia egin da ondoren kontzertu bertsioan estreinatu ahal izateko. Juan José Ocónen zuzendaritzapean, berrestreinaldiak honako bakarlari-zerrenda izan zuen: Sabina Puértolas (sopranoa), Mikeldi Atxalandabaso (tenorra), Damián del Castillo (baritonoa), Miren Urbieta Vega (sopranoa), Elena Barbé (sopranoa), Fernando Latorre (baxu-baritonoa), Maite Maruri (mezzosopranoa) eta Xabier Anduaga (tenorra); atal korala Andra Mari Abesbatzari egokitu zitzaion.

Diskoarekin batera 60 orrialdeko liburuxka euskara eta gaztelaniaz, Juan José Ocón eta Manuel Cabreraren testuekin, sinopsiak, abestutako testuak, etab. Horrez gain, argazki historikoak eta berrestreinaldikoak ere baditu.

Disko bikoitza salgai dago dagoeneko saltokietan eta online. Abonatu zaren aldetik, Orkestrak aukera eskaintzen dizu CD bikoitz hau erosteko, 18,00 €ko prezioan.

"La Llama" CDa eskatzeko, markatu hemen. Lotura honek kontaktu inprimakira bideratuko zaitu. Markatu "Abonuak eta sarrerak" eta ondoren zure eskaera egin "Iruzkina edo kontsulta" leihoan. Amaitzeko "Bidali" sakatu. Orkestrako Abonatu Sailak zure eskaera erregistratuko du. Eskerrak zerbitzu hau erabiltzeagatik.

Prochains événements

Concerts & Billetterie juin

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
17 juin, 2026 Mercredi, 19:00 h.
Autres activités Prix BBVA Fondation Frontières de la Connaissance Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Prix BBVA Fondation Frontières de la Connaissance
18 Je
19 Ve
20 Sa
21 Di
22 Lu
22 juin, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma