Jeudi 01 décembre, 2016

Orchestre de Pau Pays de Béarn, Miramongo Matinéek berean hartuko duten lehenbiziko orkestra gonbidatua

Orchestre de Pau Pays de Béarn, Miramongo Matinéek berean hartuko duten lehenbiziko orkestra gonbidatua
Abenduaren 3 larunbatean, Miramongo Matinéek orkestra gonbidatu bat hartuko dute berean: Orchestre de Pau Pays de Béarn. Bere zuzendari titular Faiçal Karouiren gidaritzapean eta Hildegarde Fesneau biolinista bakarlari gonbidatu duela aurkeztuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan.

Abenduaren 3 larunbatean, Miramongo Matinéek orkestra gonbidatu bat hartuko dute berean: Orchestre de Pau Pays de Béarn. Bere zuzendari titular Faiçal Karouiren gidaritzapean eta Hildegarde Fesneau biolinista bakarlari gonbidatu duela aurkeztuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan. Donostia 2016ren "Elkarrizketak" ildoaren baitako kontzertu hau aurrerapauso bat da Miramongo Matinéen historian, zikloa gure lurraldetik kanpoko orkestrei irekitzen baitzaie horrela. Entzungai izango dira M. Ravelen Pavane pour une infante défunte, J. Sibeliusen Biolin eta orkestrarako kontzertua re minorrean, opus 47 eta F. Mendelssohnen 4. Sinfonia la maiorrean, opus 90, "Italiarra".

2002an sortu zenetik, Orchestre de Pau Pays de Béarn (OPPB) orkestrak proiektu kultural zein artistiko handinahia garatzea du helburu. Zuzendari titular Fayçal Karouik eskakizun artistiko handiko programak sustatzen ditu, sona handiko bakarlariak nahiz artista gazteak lankide direla. Musika klasikoa gertukoa duten entzuleak erakartzeaz gain, OPPBren jarduerek helburu dute kultur zirkuituetatik at geratzen den publikoa. Nazioarteko jaialdietan aritu ohi da orkestra, esaterako Radio France-n Festival Présences, Nantes zein Tokyoko Folle Journée edo La Roque d'Anthéron. Gainera, birak egin ditu Espainia, Maroko, Japonia, Brasil eta Tunisian barrena. Informazio gehiago www.oppb.fr webgunean.

Hildegarde Fesneau saritua izan zen 2014ko Long-Thibaud-Crespin lehiaketan, 19 urte zituela. Ordutik Parisko Pleyel eta Gaveau areto ospetsuetan eta hainbat jaialditan jo du. Londresko Royal Albert Hall delakoan debuta egin ostean, "Talentu Gaztea" izendatu zuen Diapason aldizkariak. Besteak beste, Lorin Maazel edo Seiji Ozawaren zuzendaritzapean aritu da. Tommaso Balestrierik 1756an egindako biolin bat darabil, Zilber-Vatelot-Rampal Association delakoak utzitakoa. Informazio gehiago www.hildegardeviolon.com webgunean.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert du Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia Acheter des billets
Concert du Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me