Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zuhar Iruretagoienaren lana aukeratu du Gabonak zoriontzeko

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarraren lana aukeratu du aurten Gabonak zoriontzeko. "Seigarren mugimendua" osatzen duten sei grabatu originalak eskuz egindako serigrafiarekin inprimatu dira, 17,5 x 11,5 zmko neurria duen paperean, Bilboko La Taller-en. Grabatu ezberdin bakoitzeko 1000 aleko edizioa egin da. Artistak sinatu eta 1/1000tik 1000/1000ra zenbatu ditu.
Zuhar Iruretagoiena Labeaga Arte Ederren doktoregoa egiten ari da eta irakaslea laguntzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Sailan. Pompeu Fabra Unibertsitatean Arte Digitalen Masterra. Bere lanaren funtsa dira ikerketa eta praktika artistikoa. Performatiboa denaren jarduna zabaldutako eremu gisa ulertu eta horrek gainerako diziplinekin dituen tirabirak ditu aztergai. Egun EHUko hainbat ikerketa proiektutan dihardu lanean.
Bere lana erakutsi duten erakundeen artean daude Guggenheim Museum (Bilbo), San Telmo Museoa (Donostia), NY Space (Manchester, Reino Unido), Bildraum Bodensee (Bregenz´, Austria), Pinta (Londres, Erresuma Batua), La Casa Encendida (Madril), Art Galerie Prantl&Boch (Bregenz, Austria), Rekalde Aretoa (Bilbo), Cristóbal Balenciaga Museoa (Getaria), KM (Donostia), Gabarron Fundation (New York), Espainiako Kulturgunea Tegucigalpan (Honduras), San José (Costa Rica), Mexico DF (Mexico), Montevideo (Uruguay), Córdoba (Argentina), Managua (Nicaragua) eta La Taller (Bilbo).
Zenbait sari eta beka jaso ditu. Horien artean aipagarrienak dira Generación 2008 Caja Madrid, Ertibil 2009, Gipuzkoako Artista Berriak 2010, Muro Guggenheim, beka-egonaldia KUNSTHAUS Bregenz (Austria), beka-egonaldia (epe baterako espazioa) Bilbao Arte Fundazioan, beka-egonaldia Rekalde Aretoan, Nekatoenea Artistes en Résidence Hendaia (Frantzia), beka-egonaldia LABORE, DSS2016.
Concerts & Billetterie mai



