Lundi 08 mai, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Toshio Hosokawa konpositore garaikidearen disko monografikoaren bigarren zatia grabatuko du.

Maiatzaren 8 astelehenetik ostiralera bitartean Abonu Denboraldian interpretatu ostean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Toshio Hosokawaren (Hiroshima, 1955) "Klage", mezzo eta orkestrarako, eta "Autumn Wind", shakuhachi eta orkestrarako, grabatuko ditu. Grabaketa saioak Orkestraren Miramongo egoitzan izango dira larunbatean hasi eta datorren asteartera bitartean. Toshio Hosokawa gaur helduko da Euskadira; bertan, gaur Gasteizen eta bihar Donostian izango diren Abonu kontzertuetara joan eta bere lanen grabaketara bertaratuko da. Orkestrak bere zuzendari titular Jun Märklen aginduetara egingo du grabaketa hori; eta bakarlari ariko dira Mihoko Fujimura eta Tadashi Tajima

Monografiko honek bilduko ditu, halaber, "Meditation. To the Victims of Tsunami" eta "Nach dem Sturm", azken hori bi soprano eta orkestrarako, Hermann Hesse-ren testuak oinarri hartuta. Bi lan horiek 2016ko abenduan grabatu zituen Orkestrak bere egoitzan, orduan ere Jun Märklek zuzenduta eta Susanne Elmark eta Ilse Eerens sopranoak bkalari gonbidatu jardun zuten.

Euskadiko Orkestraren disko berri honen garrantzia datza, batetik, Toshio Hosokawaren nazioarteko ospean (bera da azken hamarkadetako musika garaikidearen erreferente nagusienetako bat) eta, bestetik, bildutako musikalanak estreinako aldiz grabatuak izatean. Ekimen horrek emango dio amaiera gainera Orkestrak denboraldi honetan zehar Eu Japan Fest erakundearen laguntzarekin, Donostia 2016ren eskutik, gauzatzen ari den Hosokawa Proiektuari. Diskoa Naxos disko etxeak argitaratuko du eta berau arduratuko da nazioartean zabaltzeaz.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular Jun Märklek lotura zuzena du Japoniako musika eta kulturarekin. Bere ama japoniarra da eta herrialde horrekiko oso harreman estua du, arlo pertsonalean zein profesionalean. Han, Osakako Orkestra Filarmonikoa, New Japan Philharmonic, Yomiuri Nippon Symphony Orchestra, Tokyo Nikikai opera edo Kunitachi Musika-eskola ospetsuaren orkestra zuzentzen ditu askotan. Izan ere, ekainaren bukaeran Osaka eta Tokion ariko da berriz ere.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak esku artean duen nazioarteko musika garaikidearen inguruko proiektu berri hau gehitzen zaio aurrez burututako hainbati, horien artean Tesela (besteak beste, P. Eötvos, M, G. Pesson edo I. Fedeleren obrak biltzen dituena) eta Sofia Gubaidulinaren ekoizpen sinfonikoaren lagin bat biltzen duen diskoa.

Saint Saëns, Naxos etxearentzat halaber. Toshio Hosokawren lanaren inguruko monografiko honetaz gain, Euskadiko Orkestrak Camille Saint-Saëns musikagile frantziarraren zenbait lan biltzen duen diskoa grabatu du Naxos etxearentzat.

Prochains événements

Concerts & Billetterie avril

1 Me
2 Je
3 Ve
4 Sa
5 Di
6 Lu
7 Ma
8 Me
9 Je
10 Ve
10 avril, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián
Rachmaninoff / Bartok
11 Sa
11 avril, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 12: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián
Matinée 12: Ensemble Phantasy
12 Di
13 Lu
13 avril, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Bartok
14 Ma
14 avril, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña
Rachmaninoff / Bartok
15 Me
15 avril, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo
Rachmaninoff / Bartok
16 Je
17 Ve
18 Sa
19 Di
20 Lu
21 Ma
21 avril, 2026 Mardi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
22 Me
22 avril, 2026 Mercredi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
23 Je
23 avril, 2026 Jeudi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
24 Ve
25 Sa
25 avril, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 13: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 13: Delicia Ensemble
26 Di
27 Lu
28 Ma
29 Me
30 Je