Lundi 29 mai, 2017

Ekainaren 4an itxiko da Musikenek Euskadiko Orkestrarekin antolatutako Orkestra Ikasketen Masterrean izena emateko epea

Orkestra Ikasketen Master ofizialean izena emateko epearen azken txanpan gaude, ekainaren 4an itxiko baita. Musikenek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkar-lan estuan egiten duen masterra da, eta aurten, gainera, 1.420 eurotik hasita egin ahal izango dute hari instrumentistek, AIE erakundeak eta Beasaingo Udalak ematen dituzten bekei esker. Horri Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin orkestra praktikak egiteagatik ikasleek jasotzen duten ordainsaria gehitu behar zaio.

Sarrera probak ekainaren 16 eta 19a bitartean egingo dira eta matrikulazioa online egingo da uztailaren bigarren hamabostaldian.

Hari jotzaileentzat Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoko Master hau ezaugarri horietako lehenengoa eta bakarra da Estatuan. Aukera asko ematen dizkie ikasleei, hala nola Europako irakasle onenekin ikastea, beste edozein profesional bezala Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikarekin batera entsegu, kontzertu eta biretan aritzea, orkestra probak prestatzea benetako simulakroak eginez, edo orkestra musikaren inguruan ikerketa egitea, etorkizunean doktoretza ikasketak egiteko aukera emanaz.

Orkestra errepertorioan espezializatzeko eta oposaketak prestatzeko pentsatutako masterra da. 60 ECTS ditu eta urte beten edo bi urtetan egin daiteke. Irakasleen kalitatea da masterraren alderdi erakargarrienetakoa, Musikeneko irakasle ospetsuez gain lehen edizioetan Gordan Nikolic izan baitu kontzertino-zuzendari hari orkestra proiektu batean, beste maisu gonbidatu handiren artean.

Ministerioak homologatutako Masterra izateak Goi Mailako Hezkuntza Esparrua (GMHE) osatzen duten herrialdeetan onartua dagoela esan nahi du. Aldi berean Administrazio Publikoan egiten diren oposaketa edo lehiaketetan puntu gehiago ematen ditu, eta Hezkuntza Ministerioaren bekak eska daitezke. Titulazio propioko masterrak berriz etengabeko formaziotzat hartzen dira eta ez dute doktoretza programetan sartzeko balio.

Musikenek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hirugarren urtez abian jartzen duten Master honekin, Euskal Autonomia Erkidegoa goi mailako musika hezkuntzaren aurrealdean izango da berriz ere.

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Ve
2 Sa
3 Di
4 Lu
5 Ma
6 Me
7 Je
8 Ve
9 Sa
10 Di
10 mai, 2026 Dimanche, 18:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Lu
12 Ma
13 Me
14 Je
15 Ve
16 Sa
16 mai, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Concert de clôture
17 Di
18 Lu
19 Ma
20 Me
21 Je
22 Ve
22 mai, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 mai, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Tango berria
24 Di
25 Lu
25 mai, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ma
26 mai, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
27 Me
27 mai, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
28 Je
28 mai, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
29 Ve
30 Sa
31 Di