Vendredi 13 octobre, 2017

Judith Jáuregui pianojotzailearen errezitala Miramongo Matinéetan

Judith Jáuregui pianojotzailearen errezitala Miramongo Matinéetan
Urriaren 14an, larunbatean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-zikloan estreinakoz ariko den honetan Granados, Mompou, Debussy, Chopin eta Scriabin konpositoreen lanak joko ditu.

Larunbat honetan, hilak 14, goizeko 11:00etan, Judith Jáuregui donostiar pianojotzailea lehenbiziko aldiz izango da Miramongo Matinéen eszenatokian. Orkestra gailenekin nahiz errezitalean, bakarlari gisa nazioarteko ibilbide nabarmena egina duela, "X" bere azken diskoko lanak eta laster Londresen aurkeztuko dituen piezak eskuartean dituela aurkeztuko da Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloaren publikoaren aurrean.

Kritikak artista bikain, dotore eta pertsonaltzat hartua, Judith Jáuregui (Donostia, 1985) espainiar musika-panoramako izen nabarmenetakoa da. Sarritan aritzen da espainiar areto nagusienetan eta baita nazioarteko erreferentziazko areto zein jaialditan: La Roque d'Anthéron, La Folle Journée (Nantes), Montpelliereko Jaialdia edo Schloss Elmau-ko Kammermusikwoche eta abar. Duela gutxi arrakasta handiz amaitu zuen Espainiako Orkestra Nazionalarekin Japonian barrena egindako bira. Grabaketak planteatzerakoan askatasunez jokatzearren, 2013an BerliMusic disko-etxea sortu zuen. Horrekin argitaratu ditu "Aura", musika inpresionista biltzen duena; "Para Alicia, inspiración española", Alicia de Larrochari omenaldia, eta "X", Scriabinen estasia hizpide duena, Chopin eta K. Szymanovski osagarri hartuta. Laster beteko dituen konpromezuen artean daude debutak Londresen (Southbank Centre) eta Parisen (Auditorio del Louvre), eta baita Txinara itzulera ere.

Matinéean interpretatzeko aukeratutako egitaraua anitza da: berau osatzen duten lanak dira, batetik "X" bere azken diskoan jasotako A. Scriabinen 5. Sonata pianorako eta F. Chopinen 1. Balada; eta, bestetik, azaroaren 1ean Londresen Southbank Centre aretoan debuta egitean joko dituen E. Granadosen "Doce danzas españolas"obratik ateratako "Danza oriental" eta "Danza andaluza", F. Mompouren "Haurren eszenak" eta C. Debussyren "Irudiak" eta "Uharte alaia".

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen dio bertaratu nahi duen orori. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zkitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Sarrera solteak (7€) salgai daude HEMEN eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira dagokion kontzertuaren egunean.

Prochains événements

Concerts & Billetterie octobre

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
14 Me
15 Je
15 octobre, 2026 Jeudi, 09:45 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
16 Ve
17 Sa
17 octobre, 2026 Samedi, 12:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 octobre, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Di
19 Lu
20 Ma
20 octobre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Me
22 Je
22 octobre, 2026 Jeudi, 11:15 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
23 Ve
23 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Di
26 Lu
26 octobre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron