Jeudi 02 août, 2018

Orkestrak 18/19 Denboraldia hasiko du Donostiako 79. Musika Hamabostaldian parte hartuz

79 Musika Hamabostaldiaren irudia
79 Musika Hamabostaldiaren irudia

Abuztuaren hasierarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikariak oporretatik itzuli berri dira, eta Musika Hamabostaldian eskainiko dituzten kontzertuetan dute begirada jarrita.

Orkestrak abuztuaren 11 eta 13an Rossiniren Italiarra Aljerren opera interpretatuko du, eta J. Haydnen, M. Haydnen eta Mozarten obrak barne hartuko dituen kontzertu batekin amaituko du bere parte-hartzea Hamabostaldian abuztuaren 18an.

Merezitako opor batzuen ostean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikariak berriz itzuli dira atriletara. Eta, ohikoa den moduan, Musika Hamabostaldian izango duten parte-hartzea izango da udako hilabete honetako agendako ardatz nagusia.

Gaur hasi ditu entseguak Orkestrak Donostiako musika klasiko jaialdian eskainiko duen lehen programarako. Gioachino Rossini musikagile italiar ezagunaren Italiarra Aljerren opera izango da, hain zuzen, Orkestrak abuztuaren 11 eta 13an eskainiko duena 20:00etan Kursaal Auditoriumean.

Rossiniren heriotzaren 150. urteurrenean, haren titulu adierazgarrienetako bat eskainiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Easo Abesbatzarekin batera eta Paolo Arrivabeni maisuaren zuzendaritzapean. Duela 25 urte pasa eman zen azkenekoz Donostian opera komiko hau. Isabellaren rol nagusia, Marianna Pizzolato italiar mezzosopranoak abestuko du. Haren ondoan arituko dira ondorengo abeslariak ere: Luca Pisaroni (Mustafa), Francisco Brito (Lindoro), Joan Martín-Royo (Taddeo) eta Arantza Ezenarro donostiar sopranoa (Elvira).

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak abuztuaren 18an 20:00etan Kursaal Auditoriumean emango duen kontzertu sinfoniko batekin amaituko du bere parte-hartzea Musika Hamabostaldian. Oraingoan Andra Mari Abesbatza izango du ondoan, eta Christian Zachariasen zuzendaritzapean J. Haydn, M. Haydn eta Mozarten lanak eskainiko ditu. Maisu alemaniarra Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 1999/2000 Abonu Denboraldiaren irekiera-programan aritu zen piano-bakarlari lanetan, Gilbert Vargaren zuzendaritzapean, eta ia bi hamarkada ondoren, berriz kolaboratuko du Orkestrarekin, oraingoan pianojole zein zuzendari moduan. Zacharias duela sei urte izan zen azkenengoz Musika Hamabostaldian.

Programa klasikoa da, eta bi obra guztiz desberdin aurkeztuko ditu: Joseph Haydnen 49. Sinfonia, La Passione, eta oso gutxitan aditzen den Requiema do minorrean, Michael Haydn haren anaia gazteak konposatua. Obra hori interpretatzeko, Andra Mari Abesbatzak eta hainbat bakarlarik, haien artean Alicia Amo eta Clara Mouriz-ek, lagunduko diote orkestrari. Bi obra horien erdian, Haydn eta Haydnen artean, Mozartik hunkigarriena entzun ahal izango da haren 24. pianorako kontzertuarekin. Obra honek Zachariasen piano-arte sakon eta beti pertsonalaz beste behin gozatzeko aukera eskainiko digu.

Kontzertuetarako sarrerak salgai daude quincenamusical.eus webgunean.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Ve
2 Sa
3 Di
4 Lu
5 Ma
6 Me
7 Je
8 Ve
9 Sa
10 Di
10 mai, 2026 Dimanche, 18:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Lu
12 Ma
13 Me
14 Je
15 Ve
16 Sa
16 mai, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Concert de clôture
17 Di
18 Lu
19 Ma
20 Me
21 Je
22 Ve
22 mai, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 mai, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Tango berria
24 Di
25 Lu
25 mai, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ma
26 mai, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
27 Me
27 mai, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
28 Je
28 mai, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
29 Ve
30 Sa
31 Di