Mercredi 16 décembre, 2020

Euskadiko Orkestrak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Getxon

Euskadiko Orkestrak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Getxon

Getxora egingo duen hogeita hamargarrengo bisitan, Euskadiko Orkestrak, Andoni Martinez Barañano tenorrarekin batera, Algorta auzoari eskainitako abesti bat estreinatuko du, Fernando Velazquezek konposatua eta Unai Elorriaga idazlearen hitzekin. Txaikovski eta Johann eta Josef Straussen obra ezagunek eta gabonetako ohiko beste kantu batzuek osatuko dute Juan Jose Oconek zuzendutako kontzertu honen egitaraua.

Ostiral honetan, abenduak 18, Euskadiko Orkestrak kontzertua eskainiko du Getxoko Muxikebarri zentroan. Eskainiko duen programan nabarmendu behar da Bere txikian izeneko pieza, bi getxotar ospetsuk Algortako auzoari dedikatutako kanta, hain zuzen ere: Fernando Velázquez zuzendari eta musikagileak eta Unai Elorriaga idazleak. Bertako artisten parte hartzea borobiltzeko, Andoni Martinez Barañano tenorrak abestuko du hori eta beste pieza batzuetan ere arituko da. Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Kultur Etxearen ohiko saltokietan.

Oraingoan Juan José Ocón donostiarrak zuzenduko du orkestra. Bere txikian kantaz gain, Fernando Velázquez berak eginiko hiru Gabon-kanta ezagunen moldaketak estreinatuko ditu Euskadiko Orkestrak: Birjina maite (anonimoa) eta Noche de paz (Franz Xaver Gruber).

Kontzerturako programak Johan eta Josef Strauss anaien lan ospetsuenetariko batzuk ere hartuko ditu, esaterako Tritsch-Trasch polka, Unter Donner und Blitz eta Persischer Marsch. Halaber, P. I. Txaikovskiren harizko instrumentuen orkestrarako Do maiorreko Serenata (op. 48) ere interpretatuko dute.

Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
19 Ve
20 Sa
20 septembre, 2025 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Festival : Concert & Projection Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Festival : Concert & Projection
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
29 septembre, 2025 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ma
30 septembre, 2025 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Berlioz / Ravel