Jeudi 21 octobre, 2021

Hirusta Hirukotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Hirusta Hirukotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Klarinete, biolin eta pianoak osatzen duten hirukoteak Milhaud, Khachaturian eta Bartoken obrak eskainiko ditu, guztiak 1930eko hamarkadan idatziak. Matinéea larunbatean izango da, urriak 23, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan, eta sarrerak salgai daude.

Miramongo Matinéeek aurrera jarraitzen dute 21-22 Denboraldiko hirugarren hitzorduarekin, Hirusta Hirukoteak eskainiko duena, ‘Kontrasteak’ izenburupean, larunbat honetan, urriak 23, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Hirukoteko musikarietatik bi orkestraren kideak dira, Xabier de Felipe biolinjolea eta Luis Camara klarinetea, eta taldea Itxaso Sainz de la Maza pianojoleak osatzen du.

Matinée hau musika-konposizioaren aro oso zehatz batean oinarrituta dago, XX. mendeko 30eko hamarkadan, eta folklorean eta eskualde bakoitzeko nazionalismoan oso errotuta dauden hiru konpositore hartzen ditu ardatz: Darius Milhaud, Aram Khachaturian eta Bela Bartok.

Alde batetik, Milhaudek genero eta bitarteko ugaritan lan asko idatzi zituen eta aitzindaria izan zen jazzaren, ausazko tekniken eta politonalitatearen ustiapenean. Filmen eta antzezlanen partitura ugari konposatu zituen, batez ere 1930eko hamarkadan, eta horien artean Jean Anouilhen Voyageur sans bagages (1936) nabarmentzen da, Lehen Mundu Gerrako soldadu amnesiko bati buruzko lana. Milhaudek musika intzidental horren materiala berregin zuen Matinée hau irekiko duen Biolin, klarinete eta pianorako suitean.

Bestalde, Khachaturianek bere Klarinete, biolin eta pianorako trioa artean Moskuko Kontserbatorioan ikasle zela idatzi zuen. 1932an amaitu zuen, pianorako Toccata ezagunaren urte berean, baina mundu mailako ospea eman zioten ballet eta kontzertuak baino askoz lehenago. Hala ere, konpositorearen estilo exotiko eta bereizgarria argi nabari daiteke obra honetan.

Kontzertua Bela Bartok ospetsuaren Kontrasteak obrarekin amaituko da. 1938an, Benny Goodman klarinetejoleak eta Joseph Szigeti biolinjoleak enkargatu zioten obra hori Bartoki, eta hungariarrak orkestra- eta ganbera-lan askoren bidez bere estiloa argi eta garbi definituta bazuen ere, ordura arte ez zuen haizezko instrumenturik erabili izan ganbera-lan batean, garai hartako beste konpositore batzuek ez bezala, Stravinskik edo Hindemithek, esaterako. Klarinete, biolin eta pianoaren tinbre desberdinak nola konbinatuko zituen aztertu ostean, horien ezberdintasunak kapitalizatzea erabaki zuen eta, beraz, izenburuak ikuspegi hau islatzen du: Kontrasteak.

Denbora luzez sarrerarik saldu ezin izan ostean, edukierei buruzko neurrien lasaitzearekin, berriz ere salgai jarri dira sarrera solteak (10€) Miramongo Matinéetarako. euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan eskuratu ahal izango dira eta, gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Ve
2 Sa
3 Di
4 Lu
5 Ma
6 Me
7 Je
8 Ve
9 Sa
10 Di
10 mai, 2026 Dimanche, 18:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Acheter des billets
Arriaga bizi da
11 Lu
12 Ma
13 Me
14 Je
15 Ve
16 Sa
17 Di
18 Lu
19 Ma
20 Me
21 Je
22 Ve
22 mai, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 mai, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Tango berria
24 Di
25 Lu
25 mai, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ma
26 mai, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
27 Me
27 mai, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
28 Je
28 mai, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
29 Ve
30 Sa
31 Di