Jeudi 13 janvier, 2022

Euskadiko Orkestrak bi Musika Familian kontzertu programatu ditu Gasteizen

Euskadiko Orkestrak bi Musika Familian kontzertu programatu ditu Gasteizen

‘Euskadiko Orkestra Cirkus’ eta ‘Botadun katua’ dira Euskadiko Orkestrak Gasteizen eskainiko dituen ekoizpenak, familiei zuzendutakoak.

Horietako lehenengoa saio bikoitzean (17:00 / 18:30) eskainiko da urtarrilaren 30ean Garcia Lorca Antzokian eta bigarrena apirilaren 10ean (18:00) Principal Antzokian.

Musika Gela hezkuntza-zikloaren barruan, urtarriletik apirilera bitartean Euskadiko Orkestrak bi ekoizpen estreinatuko ditu Gasteizen, Musika Familian formatuan: Euskadiko Orkestra Cirkus eta Botadun katua.

Euskadiko Orkestra Cirkus, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendua, azaroan orkestraren egoitzan estreinatu zen dozena bat Eskola Kontzertutan, eta orain Gasteizen familiei irekiko zaie bi kontzerturekin urtarrilaren 30ean (17:00 eta 18:30) Garcia Lorca Antzokian. Alaitasun eta fantasiazko eztanda izango da, musika dibertigarrien eta zirkuaren magiaren bidez.

Botadun katua, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua, Per Poc txotxongilo-taldearen ekoizpena da, lehen aldiz euskaraz eskaintzen dena, eta Gasteizko kontzertua apirilaren 10ean izango da (18:00) Principal Antzokian. Perraulten Botadun katua lanean oinarritzen da; literatura unibertsaleko klasiko honek Luis XIV.aren gorteko giroan murgilduko gaitu ikuskizun bisual eta poetiko baten bidez.

Euskadiko Orkestrak haur eta gazteei eskaintzen dizkien jardueren artean, ibilbide luze eta finkatuena duen atala Musika Familian kontzertuena da. Haurrek familiekin gozatzeko kultur aisialdiko eskaintza honek 25 urte daramatza orkestraren egitarauan. Gasteizko kontzertuek Gasteizko Udalaren Antzoki Sarearen lankidetza dute.

Bi ekoizpen hauetarako sarrerek 6 euroko prezioa dute eta euskadikoorkestra.eus eta principalantzokia.org webguneen bidez eros daitezke, baita 945161045 telefono-zenbakira deituz eta Principal Antzokiko leihatilan ere. Euskadiko Orkestra Cirkus-en kontzertu bikoitzerako sarrerak urtarrilaren 18tik aurrera jarriko dira salgai eta Botadun katua ikuskizunekoak urtarrilaren 28tik aurrera.

Jarraian Musika Familian kontzertuei buruzko informazio xehea aurki daiteke:

 

EUSKADIKO ORKESTRA CIRKUS
Urtarrilak 30
17:00 / 18:30
Garcia Lorca Antzokia
3 < 6 urte
40’

Jazza, musika herrikoia, aretoetako musika eta musika kultua nahasten dituzten XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako musiken bidez sortutako alaitasun eta fantasiazko eztanda bat da Euskadiko Orkestra Cirkus. Pieza txiki eta dibertigarriak, horien estiloaren adierazgarri bikainak direnak eta kolorez, exotismo melodiko eta tinbrikoz beterik daudenak. Kontzertu honen helburua gure entzule txikiei musikaren magia helaraztea da, zirkuaren magiari lotuz; clowna, ekilibristak eta surrealismoaren eta herrikoiaren artean dagoen musika. Hau guztia gure orkestrako musikariek osatutako talde instrumentalaren eta arte eszenikoetako beste kolaboratzaile batzuen bitartez sortua.

Interpreteak:
Itziar Prieto*,
biolina
Didier Bousquet*, tronpeta
Amaia Zipitria, pianoa
‘Pituxa’ Itziar Saenz de Ojer, clowna
Irati Gonzalez Jaimerena, akrobaziak
Koldo Arakistain, akrobaziak
Mikel Cañada, gidoia
*Euskadiko Orkestrako kideak

Programa:
C. Debussy:
Le petit nègre [5']
M. de Falla: Siete canciones populares españolas: El paño moruno, Nana [3']
E. Satie: Parade. Ragtime [2']
M. Ravel: Pavane pour une infante défunte, arreglo para violín y piano. Zatia / Fragmento [6']
E. Chabrier: 10 Pièces pittoresques. 6. Idylle [3']
I. Urbieta: Udaberrian kantuz [1']
E. Satie: Choses Vues à Droite et à Gauche (Sans Lunettes). II.- Fugue à tâtons [2']
M. de Falla: Siete canciones populares españolas: Canción [1']

 

BOTADUN KATUA
Apirilak 10
18:00
Principal Antzokia
6 < 10 urte
55’

Euskadiko Orkestrako talde instrumental barroko batek eta Per Poc txotxongilo-taldeak Botadun katua literatura unibertsalaren klasikoan oinarritutako ikuskizuna proposatzen dute, Luis XIV.aren gortean eta bere garaiko musikan murgiltzen gaituena. Kontzertu bisual eta poetikoa izango da, formatu handiko eta musika barrokoko antzerki victoriarrarekin, haur eta gazteek kulturalki garai distiratsu baten aberastasun musikala deskubritu dezaten. Per Poc taldearen ekoizpen hau lehendabizikoz eskainiko da euskaraz.

Interpreteak:
Euskadiko Orkestraren talde instrumentala
Per Poc
, txotxongilo-taldea
Aarón Zapico, zuzendari artistikoa
Rakel Ezpeleta, narratzailea

Programa:
J.B. Lully
M. Marais
A. Vivaldi
G.P. Telemann

-en obrak

 

 

Living Room Music ekoizpena bertan behera Donostian

 

Musika Gela zikloaren Denboraldi honetan Gasteizen antolatutako kontzertu guztiak aurreikusi bezala gauzatu ahal izango diren arren, urtarrilean Donostian egitekoa zen Living Room Music produkzioa bertan behera utzi da pandemiaren ondoriozko murrizketengatik. Dozena bat Eskola Kontzertu, bi Musika Familian kontzertu eta Miramongo Matinée bat geratu dira bertan behera.

Une honetako egoerak ez du ahalbidetzen Eskola Kontzertuak segurtasun nahikoarekin gauzatzea, eta produkzioaren ardatz nagusia direnez gero eta antolakuntza-baliabide asko eskatzen dituen proiektua denez gero, Living Room Music-eko ekintza guztiak 2022 urte amaierara atzeratzea erabaki du Euskadiko Orkestrak.

Informazio gehiago hemen.

 

 

Musika Gela YouTuben

 

Musika Gelak atal propioa du Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanalean, eta bertan zikloko ikuskizun osoak ikus daitezke, besteak beste, Mozart, Nannerl eta Lagunak, Ekomusik, Isiltasunaren haitzuloa eta laster aipatu berri dugun Living Room Music ere bai. Gainera, aurtengo Denboraldiko kontzertuen bideoak ere igoko dira bertara, ikuskizunak gauzatu ahala.

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
13 mai, 2025 Mardi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
14 Me
14 mai, 2025 Mercredi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
15 Je
15 mai, 2025 Jeudi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Acheter des billets
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
16 Ve
17 Sa
17 mai, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Belharra Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Belharra
18 Di
19 Lu
20 Ma
21 Me
22 Je
23 Ve
24 Sa
24 mai, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Diego Martin Etxebarria Errenteria Acheter des billets
Musikaste. Concert de clôture
25 Di
26 Lu
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 mai, 2025 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler
31 Sa
31 mai, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 16: Barrococo Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 16: Barrococo