Vendredi 14 janvier, 2022

Ganbera-musika eta dantza garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna larunbat honetako Miramongo Matinéean

Ganbera-musika eta dantza garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna larunbat honetako Miramongo Matinéean

ARAH taldea, gehienbat Euskadiko Orkestrako musikariez eta hainbat dantzariz osatua, aurtengo lehen Matinéeko protagonista izango da, ‘Bazen Behin’ ikuskizunarekin. Emanaldiak ganbera-musika eta dantza garaikidea uztartzen ditu, euskal musika herrikoia abangoardiara ekartzeko ahaleginean.

Ikuskizun hau bihar, larunbata, urtarrilak 15, 11:00etan, eskainiko dute Miramonen. Azken orduko ordezkapen gisa sortu da, Euskadiko Orkestra Quartet baitzen hasiera batean hitzordu hau eskaini behar zuen taldea, baina kide batek Covid-en positibo eman duelako ezin izango du Matinée hau eskaini.

Denboraldi honetako Miramongo Matinéeen zazpigarren hitzordua, Gabonetako etenaldiaren ondorengo urteko lehena, larunbat honetan izango da, urtarrilak 15, 11:00etan, orkestraren egoitzan, eta ARAH taldea izango du protagonista. Ganbera-musikariak eta dantzariak biltzen dituen talde honek Bazen Behin izeneko ikuskizuna eskainiko du, Garazi Zabaleta konpositore eta pianistak idatzi eta/edo moldatutako obrekin. Zabaleta bera Miramongo Matinée honetan pianoaren buru jarriko da eta ikuskizun honen sorkuntza-prozesua eta obrak azalduko ditu.

Zabaletak Euskadiko Orkestrako kide diren musikariek osatzen duten ganbera-boskotea izango du alboan: Sara Zufiaurre (klarinetea eta klarinete baxua), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Delphine Dupuy (biola), Raquel Cortinas (bigarren biolina) eta Larraitz Oiartzabal (lehen biolina). Euskadiko Orkestrako perkusiojole Igor Arostegik, Arantxa Gastesi pianistak eta Garazi Etxaburu eta Miren Lizeaga dantzariek ere parte hartuko dute ikuskizunean.

Emanaldi honek euskal tradizioa abangoardiara ekartzeaz gain obra berriak aurkeztea du helburu, eta sorkuntza-prozesua aldarrikatzea. Hein handi batean, euskal kultura josi duten musika-obren moldaketan oinarritzen da ikuskizuna. Tradizioaren elementuak abiapuntu hartzen ditu eta dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen.

‘Bazen behin’ tituluak oso antzinako iragana gogora ekartzeko haurtzaroko ipuinetan erabili izan den esamolde herrikoiari erantzuten dio. Horrela, ARAHren ideia kultur tradiziotik abiatuta fikzio bat sortzea da; orainetik abiatu eta entzuleak bere soinu-paisaien mugetarainoko bidaia moduko bat izango da, norberaren memoria adierazlearen, oroitzapenen, bidez. Kontua da, beraz, herri-kantak gehiago arakatzea, nolabaiteko berrikuntzaz bustitzea, eta sustraiak begirunez tratatzea.

Hasiera batean, Miramongo Matinée hau Euskadiko Orkestra Quartetek eskaini behar zuen, baina kideetako batek positibo eman du Covid-19n eta, ondorioz, azken orduko ordezkapena bilatu behar izan da.

Pandemiaren ondorioz edukiera-murrizketak daudenez, ez da Matinée honetarako sarreren salmentarik izango.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Ve
2 Sa
3 Di
4 Lu
5 Ma
6 Me
7 Je
8 Ve
9 Sa
10 Di
10 mai, 2026 Dimanche, 18:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Lu
12 Ma
13 Me
14 Je
15 Ve
16 Sa
16 mai, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Concert de clôture
17 Di
18 Lu
19 Ma
20 Me
21 Je
22 Ve
22 mai, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 mai, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Tango berria
24 Di
25 Lu
25 mai, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ma
26 mai, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
27 Me
27 mai, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
28 Je
28 mai, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
29 Ve
30 Sa
31 Di