Vendredi 28 janvier, 2022

Euskadiko Orkestraren aipamena egin dute ‘The New Yorker’-en orrialdeetan

Euskadiko Orkestraren aipamena egin dute ‘The New Yorker’-en orrialdeetan

New Yorkeko asteroko argitalpenak, munduan bere generoko garrantzitsuenetako bat denak, aipamen berezia egin die Euskadiko Orkestrari eta duela gutxi argitaratu dituen bi grabazioei, ‘Ravel’ eta ‘Americascapes’, Robert Treviñok zuzendutakoak Ondine diskoetxearekin.

Urtarrilaren 31n argitaratuko den The New Yorker aldizkariaren azal honen atzean gure orkestraren aipamen bat dago, Estatu Batuetan une honetan ezagunenetakoa eta selektiboenetakoa den kritiko batek egina, Alex Ross-ek: “Orain arte nazioarteko musika klasikoaren munduan jende gutxik eskaintzen zion arreta Euskadiko Orkestrari, Texasko Robert Treviñok zuzentzen duena. Ondine diskoetxepean argitaratutako bi grabazio harrigarriki bikainek [Ravel eta Americascapes-ez ari da kritikoa] taldearen profila jaso dute”. Kritikaren aurrerapen bat edizio digitalean ikus daiteke, hemen (artikuluaren azken bi paragrafoetan).

Euskadiko Orkestra The New Yorker-en agertu izana orkestrak orain arte lortu duen aipamen handiena da. Azken bi grabazioak, Ravel eta gutxi ezagutzen diren konpositore amerikarren Americascapes izeneko bilduma, izan dira orkestra munduko txoko askotan oihartzuna izateko arrazoiak. Ondine diskoetxearekin egindako grabazio eta nazioarteko banaketa on bati esker, The New Yorker bezalako erreferentziazko argitalpenek lan honi oihartzuna eman diote.

Duela aste batzuk, Gramophone aldizkari entzutetsuan, ‘hileko orkestra’ gisa egin genuen aintzatespenaren berri eman genuen, baita beste argitalpen batzuetan jasotako aipamen gehiagoren berri ere.

 

 

Aipamen osoaren itzulpena

 

“Orain arte nazioartean musika klasikoaren munduan jende gutxik eskaintzen zion arreta Euskadiko Orkestrari, Donostian (Espainia) egoitza duena eta Texasko Robert Treviñok zuzentzen duena. Ondine diskoetxepean argitaratutako bi grabazio harrigarriki bikainek taldearen profila jaso dute. Diskoetako bat Maurice Ravelen obra ospetsuei eskainia dago, Donostiatik 30 kilometro ekialdera jaioa, Frantziako mugaren beste aldean. Besteak Estatu Batuetako errepertorioa arakatzen du eta, nahiz eta oso ezaguna ez izan, merezi du. Charles Martin Loeffler, Carl Ruggles, Howard Hanson eta Henry Cowellen partiturak hartzen ditu barne.

Har dezagun Ravelen La Valse-ren exekuzio asaldatua gainerako obren adibidetzat. Karakterez beteriko xehetasunekin lehertzen da: klarinete baxuaren inprobisazio ilunak, erritmo gurutzatu distiratsuak, portamento jaitsierak kitsch airearekin, bonbo-kolpe basatiak. Era berean, Treviñok eutsi ezineko oldarrari eusten dio, xehetasun guztiak crescendo orokor batean xurgatuz. La Valse Lehen Mundu Gerraren hasieran idatzi zuen Ravelek, eta zuzendariek sarritan hondamendiranzko elur-jausi bortitz bat birsortzeko joera izaten dute. Treviño arriskuaren interpretazioan motz geratzen ez den arren, bera eta musikariak amaieraraino kulunkatzen dira, iluntasunerantz dantzan”.

Alex Ross, The New Yorker

 

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie octobre

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
14 Me
15 Je
16 Ve
17 Sa
17 octobre, 2026 Samedi, 12:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Arriaga bizi da
17 octobre, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Di
19 Lu
20 Ma
20 octobre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Me
22 Je
23 Ve
23 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 2: H.E.C.
25 Di
26 Lu
26 octobre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
31 Sa
31 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron