Jeudi 27 janvier, 2022

Easo Abesbatza izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Easo Abesbatza izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Donostiako abesbatza ospetsuaren ahots mistoek Erromantizismo ingeles eta alemaniarreko oinarrizko obren programa bat proposatuko dute larunbat honetan, urtarrilak 29, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan eskainiko duten kontzertuan.

Programa honek hasiera batean aurreikusitakoa ordezkatuko du, hau da, ‘Living Room Music’ kontzertu didaktikoaren egokitzapena, pandemiari lotutako murrizketengatik bertan behera utzi behar izan zena. Arrazoi beragatik, Matinée honetarako sarrerak ez dira salgai jarriko.

Miramongo Matinéeen 21-22 Denboraldiko zortzigarren hitzordua larunbat honetan izango da, urtarrilak 29, 11:00etan, orkestraren egoitzan, eta Easo Abesbatzako ahots mistoak izango ditu protagonista.

2006 urtean sortua, Easo Emakumeen Abesbatzaren ahotsek eta Easo Abesbatzaren ahots grabeek osatzen dute Easo Ahots Mistoen Abesbatza. Batzuek zein besteek ibilbide zabala eta frogatua zuten aurretik eta talde berri honetan bildu ziren, ahots mistoentzat propio konposatuak diren errepertorioak lantzeko, sinfoniko-koral, ganbera zein operistikoak. Ahots mistoen taldeak dagoeneko ibilbide sendoa egin du eta, horri esker, bertako eta nazioarteko orkestra handien ondoan jardun da opera- eta zarzuela-ekoizpen ugaritan.

Oraingoan abesbatzak ‘Romantik’ programa aurkeztuko du, non Erromantizismo ingeles eta alemaniarreko hiru konpositore nagusiren obra erlijiosoak biltzen diren: Edward Elgar, Johannes Brahms eta Felix Mendelssohn.

Ana Belen Garcia organoan eta pianoan eta Gorka Mirandaren zuzendaritzapean, musika koralari eskainitako lehen zati batek eta abesbatzako zenbait bakarlariren parte-hartzea izango duen bigarren zati batek osatzen dute kontzertua: Maria Jaunarena eta Lorea Lopez sopranoak, eta Luken Munguira eta David de Oliveira tenorrak.

Kolore eta testuraz betetako kaleidoskopio bat izango da, erabat sortzailea izan zen garai bateko koru- eta ahots-musikan barneratzeko, jenio poetiko askea gauza guztien gainetik jarri izan zen garai bateko musikan.

Programa honek hasiera batean aurreikusitakoa ordezkatuko du, hau da, Living Room Music kontzertu didaktikoaren egokitzapena, pandemiari lotutako murrizketengatik bertan behera utzi behar izan zena. Arrazoi beragatik, Matinée honetarako sarrerak ez dira salgai jarriko.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Informations additionnelles

Esku-programa (.pdf)Kontzertuaren fitxa
Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Ma
2 Me
3 Je
4 Ve
5 Sa
6 Di
7 Lu
8 Ma
9 Me
10 Je
11 Ve
12 Sa
13 Di
14 Lu
15 Ma
16 Me
17 Je
18 Ve
19 Sa
19 septembre, 2026 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Di
21 Lu
22 Ma
23 Me
24 Je
25 Ve
25 septembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Résurrection
26 Sa
27 Di
28 Lu
28 septembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Résurrection
29 Ma
29 septembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
30 Me
30 septembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection