Vendredi 11 Février, 2022

Varvararen piano-errezitala larunbat honetako Miramongo Matinéeetan

Varvararen piano-errezitala larunbat honetako Miramongo Matinéeetan

Mundu mailan ospetsua den pianojole errusiarra izango da Miramongo Matinéeetako protagonista Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian debutatu ostean. Bachen ‘Goldberg bariazioak’ interpretatuko ditu larunbat honetan, otsailak 12, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan.

Varvara pianojole moskutarrak Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian debutatu berri du birtuosismoaren eta sakontasunaren arteko oreka ezin hobea eskatzen duen obra bat interpretatzen: Bela Bartoken Pianorako 3. kontzertua. Estreinaldi horren ostean, Euskal Herrira egin duen bisita hau amaitzeko larunbat honetako Miramongo Matinéea eskainiko du, otsailak 12, 11:00etan, orkestraren egoitzan. Varvarak 2012an egin zuen jauzi nazioartera, Zuricheko Geza Anda lehiaketa irabazi ondoren, eta errepertorioko obra handiak jo izan ditu Inbal, Gergiev, Zinman, Vasary eta beste hainbat zuzendari prestigiodunekin batera.

Kontzertu honetarako Johann Sebastian Bachen Goldberg bariazioak aukeratu ditu, zeinaren tituluak Johann Gottlieb Goldberg klabezinjoleari egiten dion erreferentzia, Bachen ikasle izandakoa eta obra hau lehen aldiz interpretatu zuena. Goldbergek Kayserling kondearentzat lan egiten zuen, Dresdengo enbaxadore errusiarrarentzat, eta Bachen miresle eta nolabait babesle izan zen. Kondea lo egin ezinik egoten zen, eta sarritan dei egiten zion bere klabezinjoleari gau osoan beretzat jo zezan. Leipzigera egindako bidaia batean kondeak Bachi proposatu zion aldi berean goxoak eta alaiak ziren pieza batzuk idazteko, entretenimendu moduan. Eta Kayserlingen insomnio hori da maisulan zoragarri honen jatorria.

Goldberg bariazioak aria izeneko tema bakar batez, hogeita hamar bariazioz eta aria da capo batez osatzen dira. Horiek guztiak lotzen dituena ez da melodia arrunt bat, baizik eta bariazio harmonikoen atzealde bat, zeinen objektua baxu-lerroa baita. Melodiak aldatzen dira, baina beti dago tema konstante baten azpian.

Otsailaren 14ra arte edukiera-murrizketak daudenez, ez da Matinée honetarako sarreren salmentarik izango.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Prochains événements

Concerts & Billetterie avril

1 Me
2 Je
3 Ve
4 Sa
5 Di
6 Lu
7 Ma
8 Me
9 Je
10 Ve
10 avril, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Rachmaninoff / Bartok
11 Sa
11 avril, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 12: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 12: Ensemble Phantasy
12 Di
13 Lu
13 avril, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Bartok
14 Ma
14 avril, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña Acheter des billets
Rachmaninoff / Bartok
15 Me
15 avril, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Rachmaninoff / Bartok
16 Je
17 Ve
18 Sa
19 Di
20 Lu
21 Ma
21 avril, 2026 Mardi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
22 Me
22 avril, 2026 Mercredi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
23 Je
23 avril, 2026 Jeudi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
24 Ve
25 Sa
25 avril, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 13: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 13: Delicia Ensemble
26 Di
27 Lu
28 Ma
29 Me
30 Je