ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goiz guztietan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko da azaro hasieran Roberto Foresen zuzendaritzapean emandako ‘Mamuak’ kontzertu-programarekin. Bertan nabarmentzekoak dira Gary Carpenterren ‘Mamu kantak’ obraren estreinaldia Easo Gazte eta Easo Eskolaniarekin batera eta Txaikovskiren ‘Laugarrena’.
Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du.
Euskadiko Orkestrak eta EITBk orkestraren jarduera grabatu eta zabaltzeko duten konpromisoaren baitan, katearen larunbat goizetako tartera itzuliko da orkestra, Denboraldiko kontzertuak erakusten jarraitzeko.
Emisio-bloke berriak etenik gabe jarraituko du datozen hilabeteetan zehar, eta 22/23 Denboraldiko kontzertu berrienak eskainiko ditu, aurreko denboraldiko beste berremisio batzuekin tartekatuta.
Honako hauek dira datozen kontzertuak (beti larunbatetan eta 11:00etan, Gabonetako data zehatzetan izan ezik):
- Azaroa 26: FANTASMAS. Roberto Forés / Easo Gazte & Easo Eskolania
- Abendua 3: (Berremisioa) BRAHMS FEST. Robert Treviño / Dmitri Makhtin / Alexey Stadler / Tom Borrow
- Abendua 10: (Berremisioa) TXAIKOVSKI (1. Sinfonia) + GAIGNE (Urrutiko arimak). Jaume Santonja
- Abendua 17: (Berremisioa) TXAIKOVSKI (3. Sinfonia) + GAIGNE (Urruneko azalak). Jaume Santonja
- Abendua 25: CARMINA BURANA. Pablo González / Jone Martínez / Carlos Mena / Javier Franco / Donostiako Orfeoia
- Urtarrila 7: LA MÁS GRANDE. Robert Treviño
- Urtarrila 14: (Berremisioa): XOSTAKOVITX + GINASTERA. Robert Treviño / Xavier De Maistre
- Urtarrila 21: (Berremisioa): BEETHOVEN + BARTOK / MERAH. Mei-Ann Chen / Varavara
- Urtarrila 28: (Berremisioa): BERNSTEIN + ZHOU. Robert Treviño / Yulianna Avdeeva
- Otsaila 4: (Berremisioa): BRAHMS RÉQUIEM. Georg Mark / Ainhoa Arteta / Michael Nagy / Orfeón Pamplonés
- Otsaila 11: (Berremisioa): MAHLER. Robert Treviño / Sarah Fox / Justina Gringyte / Donostiako Orfeoia
- Otsaila 25: (Berremisioa): DUTILLEUX + ELGAR / CATALÁN. Robert Treviño / Asier Polo
Datozen datak aurrerago emango dira ezagutzera. ETBk Euskalduna Jauregian grabatu ditu kontzertuak, salbuespenak salbuespen.
Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanala
Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du.
Informations additionnelles
Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanalaConcerts & Billetterie mai


