Jeudi 11 mai, 2023

Cuivres en Pays Basque izango da protagonista larunbateko Miramongo Matinéean

Cuivres en Pays Basque izango da protagonista larunbateko Miramongo Matinéean

Metal sekzioko musikariz soilik osatzen den Iparraldeko taldeak Fauré, Golson eta Hadermann bezalako egileen obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, maiatzak 13, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Miramongo Matinéeak 22/23 Denboraldiko azken-aurreko hitzorduarekin datoz, kasu honetan Cuivres en Pays Basquek eskainiko duena, ‘Metalak Euskal Herrian’ izenburupean, larunbat honetan, maiatzak 13, 11:00etan, Miramongo egoitzan.

 

SARRERAK HEMEN EROSI

 

Cuivres en Pays Basque (‘Metalak Euskal Herrian’) Ipar Euskal Herrian jatorria duen kultur erakunde bat da, hiru esparru nagusitan lan egiten duena: hezkuntza sektorea, non tailer pedagogiko-artistikoak eskaintzen dituen; sektore amateurra, zeinaren praktika sustatzen duen; eta arlo profesionala, zeinaren baitan kontzertuak eskaintzen dituen hainbat formatutan, errezitaldi txikietatik hasi eta metalen saileko 30 musikari arteko orkestra-formazioetaraino. Maila handiko orkestra europarretatik datozen interpreteak hartzen ditu barne.

Taldea Denboraldiko azken-aurreko Miramongo Matinéean dozena erdi musikariz osatutako metal formazio txiki gisa aurkeztuko da: Jimmy Charitas (tronpa), Didier Bousquet (tronpeta), Miguel Echepare (tronpeta), Arnaud Mandoche (tronboia), Ander Raya (tronboia) eta Oscar Abella (tuba). Charitas eta Raya ez beste guztiak Euskadiko Orkestraren kideak dira.

Oraingo honetan, Cuivres en Pays Basquek bidaia musikal bat proposatzen du, Errenazimenduko musikatik musika garaikidera eta jazzera arte, Falconiero, Fauré, Verhelst, Stevens eta Golson bezalako egileen lanekin.

Aipamen berezia merezi dute Matinéea ireki eta itxiko duten obrek. Kontzertua hasteko taldeak bere ereserki ofiziala interpretatuko du, Metalak Euskal Herrian, bere kideetako batek idatzia, Nicolas Chatenet-ek, Parisko Opera Nazionaleko Orkestrako tronpeta bakarlari ere badenak. Matinéea itxiko duen obra Jan Hadermannen Gernika izango da (Ander Rayak egindako moldaketa batean), 1937an udalerri bizkaitarra suntsitu zuen bonbardaketa beldurgarriaren oroimenez. Hain zuzen bonbardaketaren 86. urteurrena duela egun gutxi izan zen. Azken obra honetan Ortzi Oihartzabalek —Euskadiko Orkestraren biolinjole ere badenak— narratzaile-lanak egingo ditu.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert du Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia Acheter des billets
Concert du Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me