Mercredi 13 novembre, 2024

Kristiina Poska zuzendariak eta Baiba Skride biolinjoleak zapore baltikoa emango diote Euskadiko Orkestraren hurrengo programa sinfonikoari

Kristiina Poska zuzendariak eta Baiba Skride biolinjoleak zapore baltikoa emango diote Euskadiko Orkestraren hurrengo programa sinfonikoari

Estoniar zuzendaria lehendabizikoz arituko da Euskadiko Orkestraren buru, Fauré, Sibelius eta Schumannen obrez osatutako programa batean. Azken honen ‘Biolinerako Kontzertua’ interpretatuko du bakarlari letoniarrak, hainbat urteren ostean orkestrara itzuliko dena, nazioarteko izar batean bilakatuta.

Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri hau azaroaren 15etik 22ra izango da Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon, eta sarrerak salgai daude.

Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko hirugarren programari aurre egingo dio, ‘Schumann / Sibelius’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, azaroak 15, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, azaroak 18, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, azaroak 19, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostegunean, azaroak 21, berriz ere Donostiako Kursaal Auditoriumean; eta ostiralean, azaroak 22, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Kontzertuak zuzentzen Kristiina Poska izango dugu, estoniar zuzendaria, Flandriako Orkestra Sinfonikoko titularra eta Letoniako Orkestra Nazionaleko zuzendari gonbidatu nagusia. Herrialde baltikoetako musikako egungo espezialistarik handienetako bat da. Bere agindupean, Europa diagonalki zeharkatuko duen programa bat jorratuko du orkestrak: Frantzian hasi, Alemanian gelditu eta Finlandiaraino helduko dira elkarrekin.

Bidaiaren abiapuntua Gabriel Faureren musika intzidentala izango da, Maurice Maeterlincken Pelleas et Melisande antzezlan sinbolistarako egindakoa. Izan ere, Debussy, Schoenberg edo Sibelius konpositoreen irudimena pizteko moduko lan bat da.

Jarraian, Baiba Skride igoko da eszenatokira, 2001ean Belgikako Elizabeth erregina lehiaketa irabazi zuen letoniar biolinista, eta musika klasikoko izarrik handienetako bat. Robert Schumannen azken lan handia joko du: Biolinerako Kontzertua. Erietxe batean sartu baino lau hilabete lehenago idatzi zuen, eta konpositorearen emazteak eta lagunek ezkutatu egin zuten zenbait hamarkadaz, eromenaren emaitza zelakoan.

Amaitzeko, Jean Sibeliusen 5. Sinfonia entzungo dugu. 2. Sinfoniarekin batera, haren ziklo sinfonikoko ospetsuena eta dotoreena da. Inspirazio handia hartu zuen Arnold Schoenbergen Ganbera Sinfoniatik (1906), eta alderdi esperimental nabarmena du Sibeliusen sinfonia honek arrazoi horregatik. 1915ean estreinatu zen arren, Sibeliusek lana berrikusteko beharra sentitu zuen 1916an, eta ez zuen amaitutzat eman 1919ko azarora arte. Orduantxe berak zuzendu zuen behin betiko bertsioa Helsinkin.

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

 

Esku-programa

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie avril

1 Me
2 Je
3 Ve
4 Sa
5 Di
6 Lu
7 Ma
8 Me
9 Je
10 Ve
10 avril, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián
Rachmaninoff / Bartok
11 Sa
11 avril, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 12: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián
Matinée 12: Ensemble Phantasy
12 Di
13 Lu
13 avril, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Bartok
14 Ma
14 avril, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña
Rachmaninoff / Bartok
15 Me
15 avril, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo
Rachmaninoff / Bartok
16 Je
17 Ve
18 Sa
19 Di
20 Lu
21 Ma
21 avril, 2026 Mardi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
22 Me
22 avril, 2026 Mercredi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
23 Je
23 avril, 2026 Jeudi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
24 Ve
25 Sa
25 avril, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 13: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián
Matinée 13: Delicia Ensemble
26 Di
27 Lu
28 Ma
29 Me
30 Je